Carlos Perez Uralde sariketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irrati-antzerkiko gidoien sariketan parte hartzeko epea, zabalik

Interesa daukatenek irratirako egokitutako lan dramatikoen gidoi originalak bidal ditzakete. 6.000 euro banatuko dituzte, saritan.
Iazko edizioko irudi bat: "Bertso Larria" Galder Perezen laneko aktoreak. Argazkia: EiTB.
Iazko edizioko irudi bat: "Bertso Larria" Galder Perezen laneko aktoreak. Argazkia: EiTB.

Gasteizko Nazioarteko 39. Jaialdiaren harira, Radio Vitoriak Carlos Perez Uralde Irrati-Antzerkiko Bigarren Sariketa deitu du, EiTBrekin lankidetzan.

Irratira egokitutako lan dramatikoetarako gidoien bidez, irratian antzerkia egiteko modua berritzea da lehiaketaren helburua. Ekimeneko parte-hartzaileek idatzitako lanak artistek irakurriko dituzte, irratian.

Aukeratutako gidoiak EiTBk grabatu eta eskainiko ditu, urritik azarora bitartean, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 2an hasi eta maiatzaren 31n bukatuko da.

Antolatzaileek "iazko arrakasta" berdindu edo handitu nahi dute aurten; 116 gidoi bidali zituzten iaz, 109 gaztelaniaz eta 7 euskaraz.

Lehen edizioan bezala, 6.000 euro banatuko dituzte saritan. Gaztelaniazko lan onenaren egilearentzat, 2.000 euro. Euskarazko lan onenaren egilearentzat, 2.000 euro. Gaztelaniazko bigarren lan onenaren egilearentzat, 1.000 euro. Euskarazko bigarren lan onenaren egilearentzat, 1.000 euro.

Epaimahaian arte eszenikoen, irratiaren eta kultura kudeaketaren profesionalak egongo dira, eta idazkien ezaugarri hauek hartuko dituzte kontuan, oinarrietan bildu dutenez: "testuaren kalitate dramaturgikoa, grabatzeko eta emititzeko bideragarritasuna, irratigintza espazio dramatikotzat bultzatzeko ahalmena, estilo ugaritasuna eta zuzeneko antzerkiaren indarra eta balioa".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X