Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia Antzerki Saria ‘Francoren bilobari gutuna’ lanarentzat

Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek elkarlanean aurkeztutako lana martxoaren 27an eskainiko dute Victoria Eugenia Antzokian.
Martxoaren 27an jasoko dute saria, Victoria Eugenia antzokian
Martxoaren 27an jasoko dute saria, Victoria Eugenia antzokian

Francoren bilobari gutuna antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XVII. Donostia Antzerki Saria; 12.000 euroko saria eta Iñigo Manterolaren eskultura jasoko dute lanaren arduradunek.

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, egingo dute, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango dute, eta ondoren lan irabazlea eskainiko da.

Francoren bilobari gutuna Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen lan kolektibo eta korala Ximun Fuchs da, eta Unai Iturriagak eta Igor Elorzak idatzitako testuan oinarrituta dago.

Epaimahaiaren iritziz, “sorkuntza lan bikaina da. Frankismoaren ikuspegi zabal eta anitza erakusten dute gai asko batera landuz. Iraganaren presentzia erabatekoa izan arren, orainean jartzen du arreta eta garatzen da ekintza”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X