Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kulunka Teatro konpainiak Bilbo eta Barañainera eramango du 'Solitudes'

Bilbon lehen aldiz izango da euskal konpainia, maiatzaren 12an eta 13an, bakardadearen inguruko hausnarketa proposatzen duen antzezlanarekin. Barañainen, maiatzaren 20an ikusi ahalko da.
Solitudes Kulunka teatro
Solitudes Kulunka teatro

“Hitzetik haratago hedatzen den hizkuntza aurkitzea”: horixe da Kulunka Teatro gipuzkoar konpainiaren helburua, eta, horretarako, keinuak, maskarak, umorea eta mintzaira poetikoa erabiltzen ditu oholtzaren gainean.Bira luze baten ondoren, Euskal Herrira eramango du orain konpainiak Solitudes bere bigarren antzezlana. Maiatzaren 12 eta 13an, Campos Eliseos Bilboko antzokian taularatuko dute, eta astebete geroago Barañainen izango dira.Garbiñe Insausti, Jose Dault, Iñaki Rikarte, Rolando San Martin eta Edu Carcamoren obra berriak bakardadearen eta giza harremanen inguruko hausnarketa proposatzen du, “emozioen eta metaforen bitartez”. 

Zure interesekoa izan daiteke

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X