Urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chillida Lekuk hamar urte bete ditu, artista handiak jasotzeko prest

Irailaren 26an sarrera doan izango da, eta jarduera ugari izango dira adin guztietako bisitarientzat. Artista handien lanak ere ekarri nahi dituzte aldi baterako erakusketak egiteko.
Chillida Leku
Chillida Leku.

2000ko irailaren 16an inauguratu zuten ofizialki Chillida Leku, Eduardo Chillida artistaren oinarrizko artelanak biltzen dituen museoa. Publikoarentzat egun batzuk geroago, irailaren 27an, ireki zituen ateak. Hamar urte hauetan 750.000 bisitari baino gehiago hartu ditu.

Urteurrena ospatzeko, sarrera doan izango da hilaren 26an. Ipuin kontalariak, haurrentzako tailerrak, antzerkia, musika eta dantza izango dira bertan, eta festa behar bezalakoa izateko, txokolatezko tarta erraldoia jateko aukera ere egongo da.

Hamargarren urteurren hau ospatzeko ekitaldiak antolatzeaz gain, museoaren ordezkariek Chillida Lekuren etorkizunaz hausnarketa egin dute. Luis Chillida (artistaren semea da eta museoaren zuzendaria) etorkizunari begira proiektuak behar duenaren inguruan aritu da. Artistaren semearen esanetan, ''''eromena izan da, eromen oso polita, baina eromena azken finean'''', eta ez da errentagarria izan, gainera.

Chillida Leku Museoko buruaren esanetan, horrelako proiektu batek instituzio publikoen babesa behar du. Etorkizunari begira, artista handien lanak jaso nahi dituzte, aldi baterako erakusketetan. Luis Chillidak azaldu duenez, behin baino gehiagotan eskaini diote Miró edo Tàpies artista ezagunen lanak bertan jasotzeko aukera, baina, leku arazoagatik, ezetz esan behar izan du. Horregatik, eraikin berri bat beharrezko ikusten dute honen etorkizuna bermatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X