Familiaren erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urgellek 'desleialtzat' jo du museoa betiko itxiko dela iragarri izana

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ''harriduraz'' jaso dute Chillida familiak egindako iragarpena.
Blanca Urgell
Blanca Urgell

o Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ''''harriduraz'''' hartu dute Chillida-Leku museoa betiko ixteko familiak hartutako erabakiaren iragarpena. Ostiral honetan eman dute familiako kideek erabakiaren berri, eta bi erakundeetako ordezkariek ''''desleialtzat'''' jo dute iragarpen hori. Elkarrekin egin duten adierazpen batean harridura agertu dute familiak museoa berriz irekitzeko abian ziren negoziazioak hausteagatik.

''''Guztiok aseko gintuen erabaki baten bila urte eta erdi baino gehiago eman dugu lanean, erantzukizunez eta zuhurtziaz'''', esan dute Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak. ''''Berriz ere harriduraz hartu dugu erabakia jakitera emateko erabili duten modu desleial hau, negoziazioetan parte hartzen duten kideei aurretik esan gabe komunikabideei iragarrita''''. ''''Ez genuen hau espero. Gure ordezkariak akordioaren xehetasunetan lanean ari ziren'', gaineratu dute.

Edonola ere, datorren astean egingo dute egoera berri honen balorazio zehatzagoa bi erakundeek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X