Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balenciaga museoa, beste jostun handiei ere irekita

Erakusketa berrirako 78 pieza, 50 bozeto, 30 brodatu eta dokumental bat ekarri dituzte Antoni de Montpalau bildumatik. Lehen aldia da kanpoko goi-mailako jostunen lanak Balenciagan ikusten direna.
Iragarkia
18:00 - 20:00
'Balenciaga eta goi-mailako joskintza Bartzelonan' erakusketa Getarian

Balenciaga Museoak aldi baterako erakusketa berria zabaldu du: "Balenciaga eta goi-mailako joskintza Bartzelonan". Ia pieza guztiak "Antoni de Montpalau" bilduma pribatukoak dira eta estreinakoz izango dira museoan ikusgai, Balenciagarenak ez diren goimailako jostunen lanak.

Erakusketa hau antolatzeko ideia Josep Casamartina erakusketaren komisarioak Getariara egindako bisita batean sortu zen. Antoni de Montpalau bilduman zeukaten soinekoa, beste 1.800 ingururen artean. Gaur zabaldu duten erakusketarako 78 pieza, 50 bozeto, 30 brodatu eta dokumental bat ekarri dituzte, Getariako jostunak garaikide kataluniarrengan izandako eragina ezagutzera emateko.

Lehen aldia da kanpoko goi-mailako jostunen lanak Balenciagan ikusten direna, baina ez omen da azkena izango.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X