Eskultura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanarietako Auzitegiak blokeatu egin du Chillidaren proiektua

Kanarietako Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, Tindaya mendia Kultura Intereseko Ondasuna da bere balio arkeologikoagatik.
Tindayako (Fuerteventura) mendia. Argazkia: EiTB
Tindayako (Fuerteventura) mendia. Argazkia: EiTB

Eduardo Chillidak Tindaya mendia (Fuerteventura) eskultura erraldoi bat bilakatzeko egin zuen proiektua blokeatu du Kanarietako Gobernuak, bertako haitzuloetan balio handiko irudi prehispanikoak babesteko baldintzak erabaki arte.

Kanarietako Auzitegi Nagusiak kaleratu duen epaiaren arabera, Tindaya Kultura Intereseko Ondasuna da, Kanarietako Gobernuak eta Fuerteventurako agintariek laurogeiko hamarkadan kategoria hori emateko abiatutako prozedurak iraungi zirela esan arren.

Auzitegiak, nolanahi ere, ez du Kultura Intereseko Ondasuna adierazten duen agiririk; izan ere, Ondare Historikoari buruzko Espainiako eta Kanarietako Legediak kategoria hori ematen die bertako haitzuloetan grabatutako irudiei.

Orain, Kanarietako Gobernuak Kultura Intereseko Ondasun hori mantentzeko hartu beharreko neurriak zehaztu beharko ditu.

Pauso hori eman gabe, autonomia erkidegoak duela hiru urte onartu zituen Tindaya Mendiko Monumentu Naturala Zaintzeko Arauek baliorik ez dutela esan du Auzitegiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X