20. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola erabili behar da Aldundiak Guggenheimera joateko bidalitako sarrera?

Urriaren 1a eta 31 bitartean, 975.000 bizkaitarrek museora doanik joateko aukera izango dute, joan-etorria doanik egiteko aukera barne.
Guggenheim museoa eraikina edificio
Guggenheim museoa eraikina edificio

Dagoeneko, herritar askok jaso dituzte Bizkaiko Aldundiak Guggenheim museoa doan ikusteko bidalitako sarrerak, joan-etorria barne, baina nola erabili behar da?

Gonbidapena jasotakoan, egin beharrekoa erraza da. Sarrera hartu eta Bizkaibusen geltokira jo behar da, betiere nortasuna ziurtatzen duen agiriren bat aldean izanda. Edonola ere, pauso hau ez da derrigorrezkoa, Bilbora joateko beste modu bat nahiago bada.

Autobusean, gonbidapen pertsonalizatua erakutsi behar zaio gidariari. Ondoren, Bizkaiko hiriburura heldutakoan, museora jo, 20 urte bete dituen honetan bertan ikusgai dauden lanekin gozatzera.

Guggenheimen, gonbidapena erakutsi beharko da berriz, nortasun agiriarekin batera. Ohar garrantzitsua: astelehenetan itxita dago. Bisita bukatu eta gero, Aldundiak Bizkaibusen itzultzeko aukera eskaintzen du, baina berriro erakutsi beharko da gonbidapena autobusean.

Sarrera behin bakarrik erabil daiteke, urriaren 1a eta 31 bitartean, eta 18 urtetik gorako 975.000 bizkaitarrek izango dute hori erabiltzeko aukera.

 

ukera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X