20. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaitarrek Guggenheimen doan sartzeko gonbidapenak jasoko dituzte

Bizkaitar adindun guztiek gonbidapen pertsonal eta transferiezin bat jasoko dute urrian Bilboko museoa bisitatzeko, eta joan-etorria ere doan izango dute Bizkaibusen.
-
-

Bizkaitar adindun guztiek urrian Guggenheimen doan sartzeko gonbidapen bat jasoko dute etxean, Bilboko erakustokiaren hogeigarren urteurrena ospatzeko ekintza sortari dagokion ekimen bati esker.

975.000 bizkaitar, lurraldeko adindun guztiak, sartu ahal izango dira zentroan doan, eta Bilborako joan-etorria ere doan izango dute, Bizkaibuseko autobusetan.

Gonbidapen txartelak pertsonalak eta transferiezinak dira, eta irail amaieran jasoko dituzte bizkaitarrek.

Museoan urriaren 1 eta 31 artean sartzeko eta Bizkaibusen joan-etorria egiteko balio izango dute, eta txartelarekin batera nortasuna egiaztatzeko agiriren bat erakutsi beharko da.

"Ateak, parez pare zabalik"

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du bizkaitar guztiak Guggenheimez harro egon behar direla, eta, museoaren arrakasta denoi helarazteko, kanpaina egitea erabaki dutela, “bizkaitar guztiei ateak parez pare irekitzeko”.

Museoaren XX. urteurrena ospatzeko ekitaldiei dagokie honakoa, eta, aurretik iragarri zuten bezala, “Reflections” ikuskizunak jarriko die azkena urriaren 11tik 14ra. Mapping ikuskizun horretan, irudiak proiektatuko dituzte museoko hormen gainean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X