1968tik gaur egunera arteko euskal artea, Arte Ederren Bilboko museoan
Bilboko Arte Ederren Museoak euskal sortzaileek 1968tik gaur egunera arte egindako artearen bilakaera aztertuko du gaur, astelehenarekin, aurkeztuko duen erakusketa batean, hainbat belaunalditako artisten lanaren bidez.
“68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018” izeneko erakusketak 150 artelan bilduko ditu museoko eraikin modernoan (BBK Aretoa eta 32 eta 33 zenbakikoak): pintura, eskultura, argazkiak, bideoartea eta papera.
Miguel Zugaza museoko zuzendaria bera da erakusketaren komisarioa, Miriam Alzurirekin eta Begoña Gonzalezekin batera, eta 1968an abiatzea erabaki dute, Jorge Oteiza buru zela Gaur erreferentziazko euskal talde artistikoa sortu eta bi urtetara.
Erakusketaren ibilbidea 40ko eta 50eko hamarkadan jaiotako euskal artistekin hasten da, eta lau hamarkada biltzen ditu, 2018ra arte, artelan berrienei, batik bat euskal artistek egindakoei, begira.
Apirilaren 28ra arte zabalik egongo den erakusketaren muina Bilboko museoaren bildumako obrek osatzen dute, euskal artearen funts handienetakoa baitu, bai arte zaharrari bai arte modernoari dagokienez.
Gainera, dohaintzak jaso dituzte hainbat bilduma publiko eta pribatutatik, hala nola Reina Sofia Arte Zentroa, Arte Garaikideko Bartzelonako Museoa, Artium eta Basileako Kunstmuseum.
Albiste gehiago artea
EITBk eta Artiumek hitzarmena sinatu dute arte garaikidearen ondarea ikus-entzunezko lanen bitartez zabaltzeko
2025ean garatuko den lehen proiektua Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artisten ibilbideei buruzko bi pieza dokumental ekoiztea izango da.
Euskalduna izango da ‘Mastodophonika’ ikuskizunaren eszenatokia, irailaren 5 eta 6an
Ekitaldian Mastodonte, Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) igoko dira taula gainera.
Bilboko Arte Ederren Museoak 1970eko eraikina berriro zabalduko du urriaren 8an, egitarau berezi batekin
Irekierarekin, museoak "mugarri garrantzitsua jarri du" bere eraldaketan, eta 2026ko ekainean aurreikusitako 'Agravitas' espazioaren inaugurazioarekin amaituko da.
Arteleku zentroaren lehen 15 urteei begira, Artiumen
Gasteizko museoak Gipuzkoako arte eta kultura garaikideko zentroaren artxiboa arakatu du, Mikel Onandia, Sergio Rubira, Leire Vergara eta Beatriz Herraezen komisariotzaren pean.
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Tabakalerak Hlynur Pálmason zinemagile eta artista islandiarraren erakusketa aurkeztu du
Irailaren 28ra arte egongo dira ikusgai bakarkako erakusketako ikus-entzunezko instalazioak, argazki-sailak, pinturak eta eskulturak. Pálmasonen filmografia osoa eskainiko du Tabakalerak.
"Barbara Kruger: Another day. Another night" erakusketa zabaldu du Guggenheimek
Erakusketak Krugerren lan goiztiar adierazgarrietako batzuk berraztertzen ditu, eta goitik behera hartuko ditu Guggenheim Bilbao Museoko hainbat areto. Boterearen hizkuntzaren inguruan hausnarketa egitera bultzatuko du ikuslea, azaroaren 9ra arte.
Agustin Ibarrolaren ''Euskadi, 1977-1979'' erakusketa berreskuratu du Arte Ederren Bilboko Museoak
Agustin Ibarrolak 1979an museorako sortu zuen jatorrizko instalazioko 18 mihise zaharberrituta aurkeztuko dira. Sei gehiago batuko dituzte, eta jatorriko 27 aleko multzoa osatzeko falta diren beste hirurak galdutzat eman dituzte.
Ruth Asawa, Jasper Johns, Steve McQueen eta Dan Flavin, Guggenheimen 2026an
Bilboko museoaren fundazioko patronatuak bilera egin du bart, Miren Arzalluz zuzendari nagusi denetik egin duen lehenengoa. Museoak inoiz baino bisitari gehiago izan ditu 2025ean.
Artiumek Josu Bilbaoren eta Chantal Akermani buruzko erakusketa bana aurkeztu du
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak "h" bermeotarraren erakusketa eta "Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea" Akermanek eta erakusketaren komisario Claire Athertonek elkarlanean sortutako instalazioak paratu ditu.