Urtarrilak 22 eta 23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ate irekien jardunaldi bikoitza egingo dute Nafarroako Unibertsitatearen Museoan

Erakusketa zentroak laugarren urteurrena ospatuko du horrela, eta bisitariek bilduma eta erakusketak ikusi ahalko dituzte.
Nafarroako Unibertsitatearen Museoa
Bisitariek bilduma eta erakusketak bisitatu ahalko dituzte

Nafarroako Unibertsitatearen Museoak laugarren urteurrena ospatuko du, urtarrilaren 22 eta 23an doako sarrera eskainiz. Bisitariek bilduma iraunkorra eta erakusketak ikusi ahalko dituzte, urririk, eta eraikina ezagutu.

Egun, Maria Josefa Huarte bildumazalearen bildumaz eta Jose Ortiz Echague argazkilariaren erakusketaz gain, ikusgai daude “La memoria trazadora” Aitor Ortiz bilbotarraren erakusketa, “Menonitas de Nueva Durango” Miguel Bergasa iruindarrarena, eta “Genesis de la abstracción en los murales de Jorge Oteiza”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X