Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jesus Soto venezuelarraren arte dinamikoak Guggenheim argituko du

“Soto. Laugarren dimentsioa” erakusketa 2020ko otsailaren 9ra arte egongo da ikusgai Bilboko museoan.
"Soto. Laugarren dimentsioa" erakusketak Zeharkagarriak saileko hainbat lan erakutsiko ditu

Guggenheim Bilbao Museoak Jesus Rafael Soto venezuelar artistaren arte “dinamiko eta bizia” erakutsiko du. Europan XX. mendearen bigarren erdian sortu zen arte zinetikoaren erakusgarri handienetakoa da Soto.

“Soto. Laugarren dimentsioa” erakusketak atzera begirako bide hunkigarria eskaintzen du 1950ean Parisen ezarri zen sortzaile honen ibilbide artistikoan zehar. Han bizi izan zen eta lan egin zuen Sotok, 2005ean hil zen arte.

Venezuelar artistaren 60 artelanen artean, Zeharkagarriak saileko hainbat obra daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X