Urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheimen sarrera doakoa izango da asteburuan, urteurrena ospatzeko

Astebururako sarrerak ordubetean agortu direla ikusita, datorren asteartean eta asteazkenean ere doan irekiko dituzte museoaren ateak.
Guggenheim Bilbao Museoa
Lee Krasnerren erakusketa dago ikusgai egunotan museoan, besteak beste.

Guggenheim Bilbao Museoak datorren asteko astearte eta asteazkenean ere eskainiko du bertara dohainik sartzeko aukera, museoaren 23. urteurrena dela-eta larunbat eta igande honetarako eskuragarri zeuden doako sarrerak ordubetean agortu ostean.

Asteburu honetan 23 urte beteko dira 1997an Guggenheim Bilbao Museoa ireki zenetik. Hori ospatzeko, larunbat eta igande honetan ez ezik, datorren asteko asteartean eta asteazkenean ere irekiko dute, doan.

Museoak ezohiko neurri hori hartu du sarreren erreserban izandako "arrakasta" ikusita, pertsona gehiagori dohainik sartzeko aukera eskaini eta herritarrei eskerrak emateko urte hauetan guztietan jasotako babesagatik.

Egun horietan, 11:00etatik 19:00etara museora joaten direnek doan bisitatu ahalko dituzte bertan ikusgai dauden erakusketak, bertatik zehaztu dutenez, "ahal dela, sarrera aurretik erreserbatuta”.   

"Olafur Eliasson: bizitza errealean", "Lee Krasner. Kolore bizia", "Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958" eta "William Kentridge: 7 atal" erakusketa daude ikusgai orain museoan.

Koronabirusaren pandemiaren eraginez, bisitari kopurua mugatuta egongo da, eta, hori dela eta, urriaren 14tik aurrera museoaren webgunean tokia hartzea gomendatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X