1.324.221
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheimek inoiz baino bisita gehiago izan ditu 2023an

1.324.221 sartu-irten izan dira Bilboko museoan, bukatu berri den urtean. Udako erakusketak nabarmendu dira, publiko kopuruari dagokionez: 'Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino', 'Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea' eta 'Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik'.
Argazkia: Guggenheim Bilbao Museoa.
Argazkia: Guggenheim Bilbao Museoa.

Agurtu berri dugun urtean inoiz baino bisita gehiago izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak, 1.324.221, 2022an baino 35.074 gehiago, museoak ohar bidez iragarri duenez.

Publiko osoaren % 16 Frantziako Estatutik iritsi da, % 7 Alemaniatik, % 6 Britainia Handitik, % 6 AEBtik eta % 4 Italiatik. EAEko bisitariak guztien % 13 izan dira. Ikastetxeei dagokienez, 23.329 haurrek bisitatu dute museoa.

Bisitari kopuruari dagokionez, udako erakusketak nabarmendu direla azpimarratu du museoak: 'Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino', 'Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea' eta 'Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik'.

Autofinantzaketari begiratuta, Guggenheim Bilbao Museoak 2023an % 78ko maila izan duela azaldu dute berorren arduradunek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X