Bisitak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheim museoak 24.400 bisitari jaso ditu Aste Santuan

Ostegunetik astelehenerako tartean, ostirala izan zen egunik jendetsuena.
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa. Argazkia: Erika Enda.

Guggenheim Bilbao Museoak 24.400 bisitari izan ditu aurtengo Aste Santuan, ostegunetik astelehenera bitartean, eta egunik jendetsuena ostirala izan da, 6.731 bisitari jasota, museoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuz gero, % 60 Espainiako Estatutik kanpokoak izan dira; Frantziako Estatutik % 9,3 etorri dira, Alemaniatik % 8,3, Erresuma Batutik % 7,4, Italiatik % 5,2 eta Portugaletik % 3,3.

Bisitariek aldi baterako hainbat erakusketa ikusi ahal izan dituzte, hala nola Ruth Asawa: Atzerabegirakoa, in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean eta Lurraren Arteak, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanen erakusketa iraunkorra ere.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X