GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarrerak erdi-prezioan gaur arratsaldean Guggenheim museoa bisitatu nahi dutenentzat

Gaur da azken eguna "in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean" erakusketa ikusteko. Hori dela eta, 16:00etatik 19:00etara bertaratzen direnek % 50eko deskontua izango dute sarreran. 

(Foto de ARCHIVO)

Exposición "in situ: Mark Leckey. Y la ciudad se alzaba en todo su esplendor"



REMITIDA / HANDOUT por MUSEO GUGGENHEIM

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

10/11/2025
Mark Leckeyren erakusketako piezetako bat. Argazkia: Guggenheim Bilbao

Bilboko Guggenheim museoak % 50eko deskontua eskainiko die gaur arratsaldean museora bertaratzen direnei, "in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean" erakusketa ikusgai egongo den azken eguna baita. 

Museoak ohar bidez jakinarazi duenez, 16:00ak eta 19:00ak bitartean museora joaten direnek sarrera erdi-prezioan erosi ahalko dute, eta gainerako aretoak ere bisitatu ahalko dituzte.

Britainiar artistaren erakusketak "herri-kulturaren, teknologiaren eta memoria kolektiboaren arteko intersekzioa planteatzen du, eta irudi historikoak testuinguru berrietan kokatzen ditu iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa eragiteko", museoko adituen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X