Artea
2024/01/08 - 23:05
Ondarroako bi horma-irudi, Ibarrako bat eta Baionako bat, munduko onena izateko lehian
Urtarrilaren 31n amaituko da Street Art Cities aplikazioan munduko mural hoberenaren alde bozkatzeko epea.
2024/01/05 - 18:24
Mikeldiko Idoloa, Troiako Zaldiaren tankeran
Eskuahaldunak elkarteak euskal eskultura zaharrena denari omenaldia egin nahi izan dio, eta haren egurrezko erreplika erraldoia jarri du Durangon.
2024/01/03 - 19:53
Ordu gutxian agortu dira Chillidaren mendeurrenari hasiera emango dion ekitaldirako sarrerak
Eduardo Chillida artista jaio zela 100 urte bete direla oroituko da aurten ekitaldi sorta batekin. Lehendabizikoa urtarrilaren 10ean izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian.
2024/01/02 - 14:57
Guggenheimek inoiz baino bisita gehiago izan ditu 2023an
1.324.221 sartu-irten izan dira Bilboko museoan, bukatu berri den urtean. Udako erakusketak nabarmendu dira, publiko kopuruari dagokionez: 'Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino', 'Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea' eta 'Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik'.
2023/12/27 - 13:29
Artiumek Chillida eta Basterretxea gogoratuko ditu haien jaiotzaren mendeurrenean
Gasteizko erakusketa zentroaren proposamenak Basterretxearen lan zinematografikoari eta Chillidak ilustratzaile gisa egindako lanari begiratuko die.
2023/12/27 - 11:55
Javier Balda: ''Ziklo bat bete dela uste dugu''
Altxerri arte galeriako gestoreak abenduaren 31n zergatik itxiko dute azaldu digu. Gaztelaniazko adierazpenak.
2023/12/26 - 10:14
Auzitegi Gorenak "Kukuxumusu Unibertsoko" pertsonaiak marrazteko baimena eman dio Mikel Urmenetari
Auzitegiak ezetsi du Kukuxumusuk Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka, zeinetan Urmenetak enpresari egindako lagapenaren mugak ezarri baitziren, jarritako helegitea.
2023/12/15 - 14:49
San Telmo Museoak ''Garuna(k)'' aurkeztu du
Gorputz organo honek historian sortu duen jakin mina ikuspegi ezberdinetatik aztertzen du erakusketak, eta 2024ko apirilaren 14ra arte egongo da ikusgai.
2023/12/13 - 15:06
''Nire emaztearen erretratua'' Jorge Oteizaren eskultura, Oteiza Museoan
Artistaren heriotzaren 20. urteurrenean, ekainera arte egongo da Altzuzako museoan Oteizak 1947an Buenos Airesen, Latinoamerika utzi eta Bilbora bueltatu baino urtebete lehenago, sortu zuen lana. Itziar Carreñoren erretratua Oteizaren ibilbideko bustorik garrantzitsuenetako bat da.
2023/12/12 - 09:14
Giovanni Anselmo, pop artea, June Crespo eta Yoshitomo Nara, Guggenheimen 2024an
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak batzarra egin du bart, urteko balantzea egin eta datorren urteko aurrekontua onartzeko. Lynette Yiadom-Boakyeren eta Yayoi Kusamaren eta Thomas Struth argazkilariaren lanak erosi ditu museoak, bestalde.
2023/12/11 - 12:29
Santos Iñurrieta gasteiztar pintorea zendu da
Errealismo kritiko koloretsuaren erakuslea, 2017an Artiumek "Ke usted lo pase bien" erakusketa eskaini zion.
2023/12/09 - 14:50
Derioko Apnabi eraikina Europar Batasuneko Arkitektura Garaikideko sarietarako hautagai
Autismoaren espektroaren nahasmena dutenentzako eraikin bizkaitarra da sari horretarako hautagai bakarra Euskal Herri osotik. 300 hautagai dira guztira Europan, Euskal Herritik bakarra, bera: Derioko Apnabi. Izendapena lortu eta bertan sartu da Amarauna Haritz Rementeria gidari duela.
2023/12/01 - 18:06
Chillida eta haren inguru artistikoa bilduko ditu San Telmo Museoak artistaren mendeurrenean
"Eduardo Chillida eta bere garaiko arteak. Elkarrizketa bat (1950-1970)" ekainean zabalduko da eta 2024an San Telmok izango duen aldi baterako erakusketarik garrantzitsuena izango da. Museoak ostiral honetan iragarri du datorren urteko programazioa.
2023/11/28 - 15:29
Julian Schnabelek SundanceTV Inspiration Award saria jasoko du Guggenheimen
Artista plastiko eta zinemagileak asteartean, azaroak 28, jasoko du goraipamena, Bilboko museoan. Newyorktarrak inspirazioaz, artearekiko konpromisoaz eta Donostiaz, bizileku izan zuen hiriaz, hitz egin du.
2023/11/27 - 23:17
Bilboko Arriaga Antzokiak Arte Eszenikoen Urrezko Domina jaso du
Arriaga Antzokiak Arte Eszenikoen Akademiaren sari nagusia jaso du: Urrezko Domina. Mende bat baino gehiagoko ibilbidearen saria.
2023/11/27 - 14:27
BilbaoArtek URIBITARTE40 erakusketa areto berria inauguratu du
BilbaoArtek bere XXV. urteurrena ospatuko du URIBITARTE40 erakusketa areto berriaren irekierarekin eta "Tradizio moderno bat" erakusketa kolektiboaren inaugurazioarekin, fundazioaren bildumako piezekin.
2023/11/24 - 14:46
San Telmo Museoak arte historikoaren aretoa eraberritu du
Arte Ederren aretoetako eraberritze integralaren lehen fasea da hau, 2024an euskal artearen espazioarekin bukatuko dena.
2023/11/23 - 14:55
''Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean'' erakusketa aurkeztu du Tabakalerak
Tabakalerak 2023an Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea (AZTG) ardatzaren inguruan bultzatu dituen lan-prozesuen emaitza diren prototipoak erakusten ditu.
2023/11/18 - 18:10
Ibarrolak Omako baso kutunaren zuhaizpean hartuko du atseden, bere emaztearen aldamenean
Omako basoan zuen baserriaren inguruan zabalduko dituzte errautsak. Familiak azken unera arte lanean aritu zen artistaren obra aldarrikatu du.
2023/11/18 - 12:22
'Bere obra aitortzea da Agustin Ibarrolari egin diezaiokegun omenaldi handiena''
Jose Ibarrola margolari eta Agustin Ibarrolaren semeak uste du "garrantzitsuena" artistak utzi duen ondarea dela. Hil-kapera asteburu osoan egongo da irekita, eta errautsak Omako basoan zabalduko dituzte.