Artea
2024/06/21 - 16:32
''Sota familia. Artea eta mezenasgoa'' erakusketa, Arte Ederren Bilboko Museoan
Hirurogei lanetik gorako aukeraketa baten bidez (margolanak, eskulturak, kartelak eta plano arkitektonikoak), erakusketak Ramón de la Sota y Llanok eta haren ondorengoek sortu zuten arte bilduma erakusten du.
2024/06/21 - 15:05
Sasoiko ospatuko du mendeurrena Baionako Euskal Museoak
Gaur irekiko dute, Errobi ertzeko etxean, ehun urteak ospatzeko egingo duten lehen erakusketa: "100 urte jadanik! Museoa bere mendean".
2024/06/20 - 16:17
Tabakalerak Eduardo Chillidaren obra eta arte garaikidea gurutzatu ditu
"Topalekuak" erakusketak zazpi artistaren sorkuntzak aurkeztuko ditu Eduardo Chillidaren pieza batzuekin batera: Elena Aitzkoa, Josu Bilbao, Laia Estruch, Sheroanawe Hakihiiwe, Juf (Bea Ortega Botas eta Leto Ybarra), Christian Salablanca Díaz eta Marianna Simnett.
2024/06/16 - 23:48
Koldobika Jauregi eskultorea hil da, 64 urte zituela
Eskulturan nabarmendu bazen ere, artearen alor askotan aritu zen Jauregi alkizarra: margogintzan, performanceak egiten, ekoizpenen diseinuetan, bideo-sormenean etab. 70eko hamarkadan hasi zen eta hainbat sari jaso zituen.
2024/06/15 - 19:06
Jose Pablo Arriaga: "Ama berotegi bat da"
Jose Pablo Arriaga artistarekin 'Ama' izeneko bere erakusketaz aritu gara. Mutrikuko Etxerre baserrian, berotegien eta naturaren artean, jaio zen bere ama, eta esan digu horixe bera direla amak: berotegiak.
2024/06/13 - 16:28
Arte gotikoa ikusgai, Sopuertan
Enkarterriko Museoak eskualde horretako arte gotikoaren erakusketa aurkeztu du gaur. XIII. eta XVI. mendeen arteko lanak dira.
2024/06/07 - 14:06
San Telmok "Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970" erakusketa ireki du
Chillida bere garaiko arteekin elkarrizketan jartzen du bildumak, eta duela mende bat jaiotako eskultorearen obraren lehen hamarkadak ditu ardatz.
2024/06/06 - 16:42
Martha Jungwirth austriar artistaren atzera begirako erakusketa zabaldu du Guggenheimek
Irailera arte egongo da ikusgai errealismoaren eta abstrakzioaren arteko muga sotilean dantzan dauden margoak. "Emozioak adierazteko balio duten keinuzko trazu indartsuak eta bizitasun handiko koloreak ditu ezaugarri" haren lanak.
2024/05/31 - 14:26
Musika, dantza eta poesia Chillida Lekun, udaburua ospatzeko
Jon Mayak "Chillida 100 urte" ikuskizuna koordinatu du; ikuskari ibiltaria Hernaniko museoko hainbat eskulturaren aurrean interpretatuko dute.
2024/05/28 - 11:28
Arte publikoari, BAI Intxaurrondon
Ekainaren 8an eta 9an, BAI Topaketen hirugarren edizioa egingo dute Donostian, "arte publiko garaikidea herritarrei hurbiltzeko eta donostiarrak eta bisitariak estimulatu, konprometitu eta hunkitzeko".
2024/05/23 - 14:15
''Laberindo'' Viviane Strauben erakusketa ireki du Montehermosok
Ekainaren 23ra arte egongo da ikusgai "Montehermoso+UPV/EHU" proiektu artistikoen hedapen programako azken erakusketa. Iingurune "ia labirintikoa" eskaintzen du bildumak.
2024/05/21 - 14:12
Vidartek "esker onez eta kontent" utziko du Guggenheim
Bilboko museoaren zuzendaritza nagusiko trantsizio prozesua "irekia eta publikoa" izango da, eta urri erdialderako bukatuta egotea da asmoa.
2024/05/21 - 10:43
Refik Anadol, Tarsila do Amaral, Maria Helena Vieira da Silva eta Barbara Kruger, Guggenheimen 2025ean
Museoaren patronatuak datorren urteko programazioaren aurrerapena onartu zuen; Hungariako Arte Eder Museo/Galeria Nazionaletik ekarritako grabatu eta irudiak ere erakutsiko dituzte, eta "in situ" proiektua hasiko da, museoaren espazioetarako propio sortutako artelanen zikloa.
2024/05/14 - 19:37
Chillidaren mendeurrena ospatzeko erakusketa berria zabaldu dute Chillida Lekun
Irekiera ekitaldian Chillida familiak agintariak hartu ditu, tartean, baita Felipe VI.a erregea ere. Erakusketako piezak Telefonicaren bildumakoak dira, 80ko hamarkadakoak, eta sei hilabetez egongo dira ikusgai.
2024/05/14 - 16:12
''Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'' erakusketa ireki du Chillida Lekuk
Erakusketak duela ehun urteko jaio zen eskultorearen piezen hautaketa bat jasotzen du, Telefonicaren ondarearen parte dena, eta sei hilabetez egongo da Zabalagan. Espainiar enpresak donostiar artistaren 41 pieza ditu.
2024/05/13 - 16:31
Roberto Sáenz de Gorbea bildumazale eta galeristak 200 obra eman dizkio Arte Ederren Bilboko Museoari
Windsor Kulturgintza galeriakoak ziren lanak, eta egile hauenak dira, besteak beste: Ramón Carrera, Carmén Isasi, Pedro Manterola, Dora Salazar, Txomin Badiola, Iratxe Larrea, Pello Irazu, Juan Luis Goenaga, Menchu Lamas eta Darío Urzay.
2024/05/13 - 13:38
Guggenheimek Jungwirthen "trazu indartsuei" irekiko dizkie ateak
Austriar pintorearen atzera begirako erakusketa ekinaren 7tik irailaren 22ra egongo da zabalik, eta hirurogeita hamar akuarela eta olio pintura batuko ditu, sei hamarkadatan egindakoak.
2024/05/11 - 16:25
Eduardo Chillida, Donostiako ''santu'' berria
Santu gisa irudikatu dute Eduardo Chillida Donostiako grafiti batean. LKN artistak egindako artelanean, eskultore donostiarrak baloi bat du, Realeko atezaina izan baitzen.
2024/05/10 - 16:32
Nestor Basterretxearen artxiboa zabaldu du Artiumek
"Nestor Basterretxea. Artxiboa" erakusketa Gasteizko eraikinean egongo da irailaren 22ra arte. Gainera, 5.000 dokumentu baino gehiagoko artxiboa kontsultagai jarri dute museoaren webgunean.
2024/05/06 - 14:13
Nestor Basterretxea, disziplina guztiak landu zituen artista
100 urte bete dira artista bermeotarra jaio zela. Euskal abangoardiaren sortzaileetako bat izateaz gain, zinema, diseinu grafikoa eta arkitektura ere landu zituen. Bere ondarea Euskal Herriko bazter anitzetan aurki daiteke.