G Puntua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandeko finala, bero-bero

Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Jon Martin lehiatuko dira Ilunben, igandean, 16:30etik aurrera ospatuko den finalean.
Alaia Martin igandeko finalean arituko da. Argazkia: EITB
Alaia Martin igandeko finalean arituko da. Argazkia: EITB

G-Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak igandean egingo du finala, Donostiako Illunben, arratsaldeko 16:30etik aurrera. 36 emanaldi izan dira guztira azken zortzi hilabeteotan. Oroitz Azurmendi elkartearen koordinatzaileak partehartzea goraipatu du. Igandean 9.600 lagun izango dira Illunbeko zezen-plazan, baina aurreko plazak kontuan hartuta 25.000 lagun izan direla uste dute guztira. 

Emakume bakarra izango da, Alaia Martin, eta zazpi gizonezko: Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Agin Rezola, ñaki Apalategi eta Alaiaren neba, Jon.

Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko eskatu du: hirigunetik Illunberako autobus zerbitzua jarri dute martxan. 15:00etan irekiko dituzte ateak eta saioak 16:30ean hasiko dira, baina 21:00ak arte ez dugu irabazlearen izena jakingo.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X