Albiste da
Txapelketa Nagusia 2013
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igelaren Bandak jarriko dio sintonia Txapelketari

Jazz kutsuko herri-musika eta doinu garaikideak uztartzen dituen sintonia bizia da aurtengoa. Amaiur Cajaraville, Hasier Oleaga eta Bixente Martinez musikariek gaur aurkeztu dute doinua.
Igelaren Banda, sintoniaren aurkezpenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea
Igelaren Banda, sintoniaren aurkezpenean. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Igelaren Banda taldeak konposatu du Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013ko sintonia.  Amaiur Cajaravillek, Hasier Oleagak eta Bixente Martinezek, talde osatzen duten hiru musikariek, gaur aurkeztu dute sintonia.  Jazz kutsuko herri-musika eta doinu garaikideak uztartzen dituen sintonia da aurtengoa.

Gaurtik abendura bitartean,  txapelketako saioak girotuko dituen sintonia, hemen.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X