Agin Laburuk lortu du finalaurrekoetarako txartela, Markina-Xemeinen
Agin Laburuk irabazi du Markina-Xemeinen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa. Haren atzetik, hurrenez hurren Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo "Abarkas", Eneko Fernandez eta Beñat Ugartetxea sailkatu dira.
Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek:
Agin Laburu 699,5
Jone Uria 677
Onintza Enbeita 623
Eneko Abasolo "Abarkas" 599,5
Eneko Fernandez 598
Beñat Ugartetxea 577,5
Horrenbestez, Laburuk finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Azaroaren 16an Oiartzunen jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.
880 bertsozalek ederki girotu dute Idoia Beitiak aurkeztu duen saioa. Antolatzaileek Markina-Xemeingo udalak eta herritarrek saioari eman dioten laguntza eskertu nahi izan dute. Horrez gain, bereziki Markinako bertso eskolaren lana izan dute gogoan, hura izan baita herrian egun osoan zehar egin den Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunaren hirugarren edizioaren antolatzailea.
Hurrengo kanporaketan Hendaian jokatuko da larunbatean 17:30ean, Beltzenia ezker paretan. Sei bertsolari aterako dira oholtzara: Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia eta Julio Soto.
Zure interesekoa izan daiteke
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, zuzenean
Zortzi bertsolari ariko dira finalean txapelaren bila.
Zortzi bertsolariak, Bizkaiko finalerako prest
Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia nor baino nor gehiago arituko dira larunbatean, abenduak 20, Casilla kiroldegian, Bilbon. Arantza Plaza bertso irakasleak jarriko dio txapela eguneko bertsolaririk onenari.
Leitzan hartu gaitu Xabat Illarregik, Nafarroako bertsolari txapeldun berriak
Xabat Illarregi Marzol leitzarra da Nafarroako bertsolari txapeldun berria. Azken txanpan anaiarekin kantatu zuen buruz burukoak txapelak baino poz handiagoa eragin ziola esan digu.
Xabat Illarregik euskarari "zentralitatea" eman nahi izan dio finalean
Nafarroako bertsolari onenaren txapela jaso berritan egindako lehenengo elkarrizketa.
Euskarari eta anaitasunari eskaini dio azken agurra Xabat Illarregi txapeldunak: “Hizkuntzarik ez duen herri bat ez da herri izango”
Xabat Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa, lehenengoz. Azken agurrean, Joanes anaiari eskerrak emateaz gain, euskaraz egitearen beharraz eta garrantziaz aritu da.
Xabat Illarregik jantzi du Nafarroako txapela eta Joanes anaia izan da bigarrena
Illarregitar gazteenak 1.205 puntu eskuratu ditu, eta zaharrenak, berriz, 1.198,5. Bi anaiak buruz burukora iritsita, garbi zegoen leitzar bat izango zela 2025eko irabazlea. Txalo-zaparrada jaso dute biek ala biek Iruñeko Nafarroa Arenan.
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du gaur, lehenengo aldiz, Nafarroa Arenak
Eki Mateorena eta Ekhiñe Zapiain lehenengo aldiz izango dira final handian, Soto, Lazkoz, Joanes eta Xabat Illarregi, Alkaiza eta Roblesekin batera. 2.500 ikus-entzule inguru espero dira.
Hau da 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea
Abenduaren 20an jokatuko da finala, 17:00etan, Bilbon, Casillan. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
Zortzi finalistak, finalerako prest
Xabat Illarregi, Sarai Robles, Julio Soto, Joanes Illarregi, Eneko Lazkoz, Ekhiñe Zapiain, Saioa Alkaiza eta Eki Mateorena izango dira, azaroaren 29an Nafarroa Arenan, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean.