Finala, Iruñean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julio Soto, Nafarroako Bertsolari Txapelketan nagusi

Sotorekin batera Eneko Lazkoz igaro da azken buruz burukoa jokatzeko, eta 19 puntuko tartearekin gailendu da gorritiarra.
Julio Soto, Arabako bertsolari txapeldun berria. Argazkia: EiTB
Julio Soto, Arabako bertsolari txapeldun berria. Argazkia: EiTB

Julio Soto gorritiarrak jantzi du laugarren aldiz buruan Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian lehiatu den finaleko azken buruz burukoan Eneko Lazkoz etxarriaranaztarrari 19 puntuko tartea atera eta gero.

Bi horien atzetik geratu dira Ander Fuentes "Itturri", Aimar Karrika, Xabier Maia, Xabier Terreros, Eneko Fernandez eta Julen Zelaieta, hurrenez hurren.

Gorritikoak 1.300 bertsozale ingururen aurrean eskuratu du Nafarroako laugarren garaikurra; izan ere, aurretik irabaziak zituen 2010, 2011 eta 2015eko txapelketak.

Hona hemen bertsolari bakoitzak lortutako puntuazioa:

Julio Soto: 925,5 puntu

Eneko Lazkoz: 906,5 puntu

Ander Fuentes "Itturri": 543,5 puntu

Aimar Karrika: 499 puntu

Xabier Maia: 498 puntu

Xabier Terreros: 494,5 puntu

Eneko Fernandez: 493,5 puntu

Julen Zelaieta: 474,5 puntu

Sailkapen horren arabera, lehenengo bost bertsolariek udazkenean hasiko den 2017ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian kantatzeko eskubidea lortu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X