Infografia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik' proiektua aurkeztu dute

Infografia batean, genero ikuspegia txertatu zenetik bertsolaritzan izandako aldaketak bildu dituzte Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Ane Labaka, Malen Amenabar eta Mariñe Arbeok.
'Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik' lanaren egileak eta erakunde laguntzaileak
‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’

Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik proiektua aurkeztu dute gaur, Donostiako Udal Liburutegian. “Genero ikuspegia bertsolaritzan txertatu denetik, kultur adierazpen honetan izan diren ekarpenak eta eraldaketak ikusaraztea du helburu” proiektuak, haren arduradunek azaldu dutenez. Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolariek eta Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok landu dute proiektua, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak zein Emakundek diruz lagundu dute ekimena.

Lanak "modu artistikoan eta begi-kolpe azkarrean jasotzeko moduan" bildu ditu genero aldetik izan den bilakaera horren nondik norakoak; izan ere, publikoki bertsotan egiten zuen emakumerik ez ezagutzetik “emakume bertsolari belaunaldi oso bat plazetan ikustera igaro gara”, prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Lan horren bidez honako helburuak ere bilatu dituzte: bertsolaritzaren historia genero perspektibatik berrikustea; bertsolaritzaren definizio berrien beharra adieraztea; emakume bertsolariek kolektiboki egindako lanaren onuradun bertsolaritzako espektro guztia dela ohartaraztea; eta bertsolaritzaren bueltan diharduten emakumeen arteko sarea sendotu, berregituratu, harremanak sakondu eta etorkizuneko asmo berriak akuilatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X