Larunbatean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ataria Bertso Jaialdia, zuzenean eitb.eus-en

Larunbatean, urtarrilak 16, 18:00etatik aurrera, webgunean zuzenean ikusi ahalko da Tolosako bertso saioa.
Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio artituko da, besteak beste, saioan.

Amaia Agirrek jarriko dituen gaiak lantzeko, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsolariak jardungo dira larunbat honetan, urtarrilak 16, Tolosako Leidor antzokian, Ataria Bertso Jaialdian.

400 lagunek jarraitu ahal izango dute ekitaldia bertatik bertara, covid-19aren aurreko neurriak direla eta, baina nornahik jarraitu ahalko du bertso saioa nonahitik, eitb.eus-en eta ataria.eus-en streaminaren bidez, Bertsozale elkarteak, Tolosaldeko Atariak eta EITBk sustatutako elkarlanari esker.

18:00etan hasiko da Tolosaldeko Atariak eta Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako emanaldia.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X