GETXON
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaia Martin garaile Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen saioan

Martinek finalerdietarako lehenengo txartela eskuratu du. Gaur izango da bigarren final-laurdena Arrasateko Amaia antzokian, 15:00etan.
Alaia Martin, atzo. Argazkia: Bertsozale Elkartea.
Alaia Martin, atzo. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Alaia Martinek irabazi du atzo Getxon jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehenengo kanporaketa, eta, beraz, finalerdietarako aurreneko txartela eskuratu du.

738 puntu bildu ditu Martinek, eta haren atzetik sailkatu dira Nerea Elustondo 695 punturekin, eta Agin Laburu, 685 punturekin.

Arrasateko Amaia antzokian jokatuko da gaur bigarren final-laurdena 15:00etan. Bertan, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Miren Amuriza, Gorka Pagonabarraga, Saioa Alkaiza eta Xabier Silveira igoko dira oholtza gainera.

Oholtzan arituko diren 42 bertsolarietatik 15 lehen aldiz izango dira Txapelketa Nagusian; eta 15 emakumeak dira, inoiz baino gehiago. Finala abenduaren 18an jokatuko da, Iruñean, 13.000 lagunen aurrean.
18:00 - 20:00

Hiru hilabetez, 42 bertsolari arituko dira txapelaren bila kantuan; horietatik 15, estreinakoz lehia nagusian.

Azken lau finalak Barakaldoko BECen izan diren arren, aurtengoak milaka jarraitzaile batuko ditu Iruñeko Nafarroa Arenan.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X