Bertsolaritzak kultura ondare immaterialaren izendapena lortu du Frantzian
Frantziako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu du bertsolaritza, ondare materiagabekoaren kategorian. Hala jakinarazi du Bertsularien Lagunak elkarteak — Bertsozale Elkartearen kide den elkartea—, hedabideetara zabaldutako ohar bidez. Bertan, Ainhoa Elizondo elkarteko ordezkariak azaldu duenez, "duen garrantzia eman behar zaio izendapenari, ez gehiago eta ez gutxiago: bertsolaritza mugimendu bizia da gaur egun, herriz herri eragile, sortzaile eta pertsona askok egindako lanari esker urtetako lanari egindako aitortza gisa hartu behar dugu izendapena".
"120 bat bertso saio edo ekimen antolatzen dira urtero Ipar Euskal Herrian, adin guztietako 45 bat bertsolari daude, 70 talde daude hezkuntza arautuan, ikastola zein eskola elebidunetan, eta 250 ikaslek izena eman dute bertso eskoletan", azaldu du.
Pasa den udaberrian aurkeztu zuen ondare immaterial izendatzeko eskaera Bertsularien Lagunak elkarteak Frantziako Kultura ministerioan, Beñat Iturralde Agirre antropologoak eta Thaïs Boukellak egindako ikerketa baten bidez. Asteon iritsi zaie baiezko erantzuna, eta pozik hartu dute albistea. Halere, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Iturraldek aitortu du "aurreikusten" zutela izendapena, behin txostena aurkeztu ondoren. Horren hitzetan,"bertsolaritza bada disziplina bat ondare immaterial izendatzeko ezaugarrietara guztiz egokitzen dena".
Prozesuaren nondik norakoak azaldu ditu antropologoak: "aurrena, sustengua bilatzea izan zen garrantzitsuena, komunitate bat jarri behar da martxan. Bertsularien Lagunak eta Bertsozale Elkarteaz gain, kulturaren alorreko beste eragileen laguntza behar da. Behin hori lortuta, txostena prestatu genuen. Kontuan hartu behar genuen bertsolaritza zer den ez dakien bati azaldu behar geniola dena; deskribapena, historia, transmisioa, komunitatea... eta, bereziki, bizi izaera. Azken hori da ezinbestekoa. Hain hizkuntza zaharrean oraindik bizirik mantentzen den praktika bat izatea, bizirik jaraitzea".
Halaber, "Bertsularien Lagunak elkarteak azken urteotan egindako lanari aitortza" gisa ikusten du Iturraldek ere izendapena. "Horri esker, erraza izan da", gehitu du.
Ikerketa lana egiteko, lantalde zabal baten laguntza izan du. Besteak beste, Fabien Van Geert Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko eta Terexa Lekunberri Euskal Kultur Erakundeko antropologoak aritu dira arduradun zientifiko lanetan, eta baita inauteri eta euskal tradizioetan aditu den Thierry Truffaut ere. Xenpelar Dokumentazio Zentroko kideak ere ezinbestekoak izan dira lana burutzeko.
Azken izendapen honekin, bi katalogotan dago bertsolaritza ondare materiagabeko gisa aitortua: 2018an Nafarroako Gobernuak izendatu zuen Kultur Intereseko Ondasun bertsolaritza, ondare immaterialen atalean. Eusko Jaurlaritzan ere eskaria egina du Bertsozale Elkarteak, eta prozesua abian da.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Iñaki Viñasprek irabazi du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu dute puntu gehien lortzea 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi du txapela. Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi diote txapela Viñaspreri.
Arabako Bertsolari Txapelketaren finala gaur arratsaldean jokatuko da eta zuzenean eskainiko du ORAIN albiste zerbitzuak
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi nor baino nor gehiago arituko dira Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Martxoak 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.
Arabako Bertsolari Txapelketa
Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre eta Peru Abarrategi arituko dira nor baino nor gehiago finalean. 16:45etik aurrera, zuzenean.
Arabako sei bertsolari finalistak, larunbatera begira
Larunbatean, hilak 28, Europa Gasteizko biltzar jauregiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du. Martxoak 3 Elkartearen ordezkariek jarriko diote txapela bertsolari irabazleari, Iñaki Viñaspre, Martin Abarrategi, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre edo Peru Abarrategiri. ORAINen eta ETB1 ONen osorik ikusi ahalko da finala, 16:45etik aurrera, zuzenean.
Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten Arabako Bertsolari Txapelketa
Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi lehiatuko dira martxoaren 28ko finalean, Gasteizen.
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.