Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala 2026ko abenduaren 20an izango da, Iruñean
2026ko irailean hasi eta abenduaren 20an amaituko da Bertsolari Txapelketa Nagusia datorren urtean. Lehenago, aurtengo irailetik 2026ko martxora bitartean, Bizkaiko, Nafarroako eta Arabako Txapelketak eta Xilaba Ipar Euskal Herrikoa jokatuko dira.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala, 2022an, Nafarroa Arenan. Argazkia: Gari Garaialde.
Aurtengo irailean hasi eta 2026ko martxora bitartean, herrialdeetako lau bertsolari txapelketak jokatuko dira, Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa. Gero etorriko da, 2026ko irailetik aurrera, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Horren finala Nafarroa Arenan izango da berriz, 2026ko abenduaren 20an.
Bizkaiko Txapelketa izango da hasten lehena: irailaren 28an hasiko da, Urdulizen. Handik astebetera ekingo diote Nafarroako Txapelketari, urriaren 4an, Auritzen.
Nafarroakoaren finala azaroaren 29an jokatuko da, Nafarroa Arenan lehenengoz; Bizkaikoa, Casillan, abenduaren 20an.
Xilaba Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako txapelketaren lehen fasea abenduaren 6an abiatuko da, Aiherran, eta finala urtarrilaren 31n izango da, Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan.
Arabako Txapelketa otsailean hasiko da, hilaren 7an, eta martxoaren 28an bukatuko da, Gasteizko Europa Jauregian.
2026ko irailean hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta finala abenduaren 20an jokatuko da, igandearekin, Nafarroa Arenan.
Zure interesekoa izan daiteke
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
Larunbateko saioa irabazita, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalerako txartela, Aitor Servier eta Irantzu Idoaterekin batera. Finala hilaren 31n jokatuko dute, Donibane Lohizunen.
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.