Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du gaur, lehenengo aldiz, Nafarroa Arenak
Eki Mateorena eta Ekhiñe Zapiain lehenengo aldiz izango dira final handian, Soto, Lazkoz, Joanes eta Xabat Illarregi, Alkaiza eta Roblesekin batera. 2.500 ikus-entzule inguru espero dira.
Dena prest da Iruñean Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala jokatzeko. Anaitasunatik Nafarroa Arenara jauzi eginda, 2.500 zale inguru batuko dira zortzi bertsolariren jardunaz gozatzeko.
Bi urtez behin egiten den finalean lehenengo aldiz izango dira Eki Mateorena leitzarra eta Ekhiñe Zapiain beratarra, eta Julio Soto egungo txapelduna, Eneko Lazkoz, Joanes eta Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles arituko dira bertan haiekin batera.
Zortzi finalistetako hiru leitzarrak dira, gazteenak 20 urte ditu eta zaharrenak 42, eta guztiek eskuratu dute Euskal Herriko Txapelketan kantatzeko txartela.
Txapela janzteko ardura elkarte bati eman diote lehenengoz, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak jarriko baitio txapela irabazleari. Iruñean euskarari eta bertsolaritzari eskainitako babesa aitortu eta eskertu nahi diote horrela.
Nafarroa Arenako ateak 15:30ean zabalduko dituzte, eta leihatilan sarrerak eskuratzeko aukera izango da. Finala 17:00etan hasiko da.
Aparkatzeko aukera izango bada ere, antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute. Puntu morea eta haur txokoa ere izango dira bertan. Inoizko ikus-entzule kopuru handiena espero da Nafarroa Arenan, nahiz eta irratiz zein telebistaz (ETB1, Euskadi Irratia, Nahieran) ere izango den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala jarraitzeko aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
Larunbateko saioa irabazita, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalerako txartela, Aitor Servier eta Irantzu Idoaterekin batera. Finala hilaren 31n jokatuko dute, Donibane Lohizunen.
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.