Literatura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizakia eta naturaren arteko harremana aztertuko dute Gutun Zurian

Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia astearte honetan hasi da, eta igandera bitartean egingo dute Azkuna Zentroan.
Bernardo Atxaga Gutun Zuriaren hasierako ekitaldian. Argazkia: EFE
Bernardo Atxaga Gutun Zuriaren hasierako ekitaldian. Argazkia: EFE

Gutun Zuria Bilboko Letren XI. Nazioarteko Jaialdian gizakiak eta literaturak naturarekin duten harremana aztertuko dute, eta horretarako hainbat autore, ikertzaile eta artista gonbidatu dituzte, hala nola, Bernardo Atxaga idazlea, Eudal Carbonell paleoarkeologoa, Stefano Mancuso neurobiologoa eta Maider Lopez sortzailea gonbidatu dituzte.

Gutun Zuriaren inaugurazio-ekitaldia arratsalde honetan egin dute Azkuna Zentroan, eta jaialdia datorren igandera arte luzatuko da.

Gaurko saioan Atxagak, Carbonellek, Mancusok eta Lopezek hartu dute hitza. Natura nola ulertzen duten azaldu dute.

Maja Lunde idazle norvegiarra eta Terry Tempest Williams ekologista estatubatuarra ere izango dira Gutun Zurian datozen egunetan. Gizateriaren biziraupenerako erleak ezinbestekoak direla defendatzeagatik da ezaguna Lunde. Berarekin batera Lars Mytting egongo da.

Jaialdiari amaiera emateko ekitaldian, Cesar Aira idazle argentinarra izango da. Argentinako idazlerik onenetakotzat jota, sarritan izan da Literaturako Nobel Saria jasotzeko hautagaia.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X