Eider Rodriguez, Cristina Morales, Atxaga eta beste asko, Literaktum jaialdian
Literaktum letren Donostiako jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo dute aurten, “literaturaren eta bere garaiko gizartearen arteko lokarriak arakatzeko” borondatez.
2019ko jaialdia literaturaren eta feminismoaren arteko loturen isla gisa aurkeztu dute, eta emakume idazle askok hartuko dute parte: Elvira Sastre, María Sánchez, Espido Freire, Laura Freixas, Mariasun Landa, Christina Rosenvinge, Paula Bonet, Eider Rodríguez, Kattalin Miner, Lucía Baskaran, Luisa Etxenike, Marta Sanz eta Cristina Morales, Espainiako Literatura Sari Nazionalaren aurtengo irabazlea. Nork bere ikuspegia azalduko du identitateaz, feminismoaz eta arte-sorkuntzaz.
Halaber, beste gai batzuk ere jorratuko dituzte jaialdian programaturiko jardueretan, hala nola Europaren kultura, hizkuntza eta literatura aniztasuna; poesia bizitzaren motor gisa; eta identitatea. Bernardo Atxagak, Ibon Martínek eta Karmele Jaiok, esaterako, beren lan berriak aurkeztuko dituzte.
“Egunero hasten delako” eta Artze
Edizio honetan, pisu berezia izango du euskarazko literaturaren modernotasunean gako izandako liburu baten argitalpenaren 50. urteurrenak: Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako: erakusketa bat, literatura ibilbide bat eta mahai inguru bat paratuko dituzte.
Gainera, Joxean Artze oroituz ikuskizunak 2018an zendutako Usurbilgo sortzailearen poesia eta musika ibilbidea berrikusiko ditu.
Filmak, mikroeztabaidak, Dickens-en Eguberrietako ipuinak direlakoetan inspiraturiko literatura afari bat, EHUren Pentsatu! jaialdiarekin, Etxepare Institutuarekin eta Feministaldia 2019rekin elkarlanean egindako jarduerak, eta Literaktum Txikia, haurrentzako jarduera-programa, ere izango dira Donostian azaroaren 24ra arte.
Hau da jaialdiaren programazioa:
Literaktumek aurkezten du:
* azaroak 11, Etxeak eta Hilobiak. Bernardo Atxaga, Ernest Lluch KE, 19:30
* azaroak 20, La danza de los tulipanes. Ibon Martín, Tomasene KE, 19.30
* azaroak 21, El Fulgor de la Poesía. Adam Zagajewski, San Telmo Museoa, 19.30
Literatura eta Feminismoa:
* azaroak 12, Poesía, prosas y mujeres. Elvira Sastre & María Sánchez, Okendo KE,19:30
* azaroak 13, Querida Jane, querida Charlotte. Espido Freire, Aiete KE, 19:30
* azaroak 13, Aitaren etxea, Karmele Jaio. Elkar Liburu-denda, 19:30
* azaroak 14, A mí no me iba a pasar, Laura Freixas & Mariasun Landa, San Telmo Museoa, 19:30
* azaroak 15, Hombres y feminismo, Víctor Parkas & Iván Repila, Koldo Mitxelena, 19:00
* azaroak 19, También escritoras. Christina Rosenvinge & Paula Bonet, Klub Aretoa, 20:00
* azaroak 20, Emakumeen hitzak eta gorputzak. Eider Rodríguez & Kattalin Miner & Lucía Baskaran, Ernest Lluch KE, 19:30
* azaroak 22, Monstruas y centauras. Marta Sanz, Zubieta Liburu-denda, 19:00
* azaroak 23, Contra la identidad. Paul B. Preciado & Cristina Morales, Koldo Mitxelena, 19:00
Eztabaidak:
* azaroak 16, Mujeres y pensamiento. Arantza Etxeberria & Marisa Hurtado, Belén Altuna & Alejandra Martínez, Miren Camisón & Maider Zilbeti, Kutxa Kultur Plaza, 18:00
* azaroak 22, Hizkuntzak, literaturak, Europak. Iban Zaldua & James Robertson, Tabakalera, 19:00
* azaroak 23, Prosan pentsatu, poesian pentsatu. Angel Erro & Iñigo Astiz, Kaxilda Liburu-denda, 12:00
Egunero hasten delako: 50. urteurrrena
* azaroak 16, Ibilbide literarioa: Saizarbitoriaren Donostia barna. Inazio Mujika, Elkano 7, 11:00
* azaroak 18, "Egunero hasten delako" gaur egundik (DK Irratia). Iratxe Retolaza & Lourdes Oñederra & Itxaro Borda, Klub Aretoa, 18:00
* Erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxean: Lur, Kultura Herriarentzat.
Beste jarduera batzuk:
* azaroak 8-9, Nola jarri zintzarria katuari, Bernardo Atxagaren ikastaroa, Ernest Lluch KE.
* azaroak 15, Artze... Joxan, oroituz. Mixel Ducau & Caroline Philips & Andoni Salamero, Loiola KE, 19:00
* azaroak 15 eta 22, "La joven Jane Austen" eta "Orgullo y prejuicio". Aiete KE, 18.30
* azaroak 18, Bestaldearen bestaldean (DK Irratia). Harkaitz Cano & Maite Larburu & Ion Olano, Klub Aretoa, 19:00
* azaroak 21, La obra de Yannick Bellon, Luisa Etxenike eta Aixa de la Cruzen arteko solasaldia eta y L’amour un pelikularen proiekzioa. Tabakalera, 19.00
* azaroak 22, Solasaldia eta afari literarioa: Charles Dickens. Slawka Grabowska, Convent Garden, 19.00
* azaroak 24, Patologías, fármacos y trastornos: cuerpos disidentes que reinventan el mundo. Ikataroa: Paul B. Preciado & Cristina Morales, Kontadores, 18:00
* azaroak 15 eta 22, "La joven Jane Austen" eta "Orgullo y prejuicio" filmen proiekzioa. Aiete KE, 18.30
* azaroak 24, Abre la puerta.Ttantaka teatroa & Teatro del Temple, Lugaritz KE, 19:30
Erakusketak:
* Jane Austenen Etxe-Museoen objektuak e Maite Gurrutxagaren ilustrazioak, Aiete KE
* Princesses, de Rébecca Dautremer, Aiete KE
Literaktum Txikia:
* azaroak 13, Ipuinak musikarekin. Sorgina Txirulina. Aiete KE, 18:00
* azaroak 16: Areto literarioa: Adur, Adurl, ez naiz zure beldut. Itziar zubizarreta & Aitzuber Alonso, Duque de Mandas aretoa, 11:00
* azaroak 16, Azeriarenaren fabula. Titiriteros de Binéfar. Aiete KE, 17:30
* azaroak 16, Peru eta Otsoa. Didau. Ernest Lluch KE, 17:00
* azaroak 17: Pequeño Big Blue. Panicmap, Egia KE, 16:30 + 18:00
* azaroak 20, Lau. Salto. Aiete KE, 18:00
* azaroak 21: Umeen Giza Eskubideen Egunaren Festa. Asociación Mestiza, Loiola KE, 17:00
* azaroak 21: New Orlansetik Donostiara, kontzertu didaktikoa. Iban Gurrutxaga & Susana Cencillo & Javi Pérrez, Aiete KE, 18:00
* azaroak 22: Ezberdin bezain eder. Nerea Ariznabarreta & Mariano Hurtado, Loiola KE, 18:00
* azaroak 22, Nur pelikularen proiekzioa. Aiete KE, 17:00
* azaroak 22, Loops. Engruna Teatre. Lugaritz KE, 18:00
* azaroak 16 eta 23: Ilustratzaileekin lantegia: Aiete, Altza, Amara, Intxaurrondo eta Martuteneko haurtxokoetan. 17:00
* azaroak 24, Gizon zoriontsuaren alkandora. Teatro Paraíso. Larratxo KE, 18:00
* Ipuinaren ordua: umeen eskubideak landuko dira udal liburutegietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.