Euskal liburuaren sektoreak laguntzak eskatu ditu krisiaren aurrean irauteko
Euskal Editoreen Elkarteak, Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak laguntzak eskatu dituzte krisi honen aurrean, hala nola zerga laguntzak, sektoreko enpresentzako kreditu lerroak, liburu-bonu bat sortzea eta Eusko Jaurlaritzak irakurketa sustatzeko kanpaina bat egitea.
Ohar batean azaldu dutenez, 2008ko krisialdian, inpaktu negatibo handi bat izan zuen sektoreak; fakturazioa % 35 inguru jaitsi zen, sektorea ez da oraindik suspertu eta covid-19ak aurten sortu duen krisiak eta ondoren sorturiko alarma egoerak galera gehiago ekarriko dizkiote liburuaren balio kate osoari (egileak, inprentak, argitaletxeak, banatzaileak eta liburu dendak), idatziaren arabera.
Liburugileen lehen kalkuluen arabera, % 25koa izan da “berez depreziatua zegoen azken urteko” salmenten gaineko murrizketa. Zenbakietara ekarrita, 32 milioi euroko galerak izango lirateke Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 50 milioi baino gehiago, konfinamendua luzatuz gero.
Egoera horren aurrean, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak Eusko Jaurlaritzari helarazi diote egoera honen ondorio negatiboak arintzeko laguntzak “presa handikoak” direla eta “denboran luzatzeak ondorio katastrofikoak izango lituzke sektorean”.
Editoreen hitzetan, “herri honen kultura etorkizuna dago jokoan, euskarari dagokionez batez ere. Jarraituko dugu agian Basque Country izaten, baina euskara hutseko murgilketa ezin pobreagoa izango da”.
Neurriak
Sektoreko enpresek babes neurriak hartzeko eskatu dute, martxan jarraitzeko moduan izango direla bermatzeko, hala nola liburuaren balio kateko enpresek eta autonomoek Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioa osasun egoeraren ondoriozko neurri murriztaileek irauten duten bitartean eta enplegu erregulazioko espedienteei heltzeko erraztasunak.
Gainera, krisi ekonomiko larriaren baita liburuaren sektorerako 2,5 milioi eurorainoko kreditu lerroa irekitzea eskatu dute, Eusko Jaurlaritzaren abalekin, interesik gabe,liburu denda, banatzaile eta argitaletxeentzat.
Halaber, liburuaren EAEko sektoreak neurri pizgarriak ere skatu ditu: % 25eko igoera literatura-argitalpenetarako laguntzetan, bai gaztelaniaz bai euskarazko argitalpenetan; euskarazko hezkuntza liburuak sortzeko EIMA laguntzen funtsak % 25 handitzea; liburu-bonu bat sortzea, milioi 1 euroko funtsarekin, alarma egoera altxatzen den unetik aurrera; eta irakurketaren publizitate kanpaina bat egitea.
Azkenik, Hezkuntza Sailak eskola liburutegietarako erosketa plan bat bultzatzea eta familiei testuliburuak erosteagatik zergak arintzea ere eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra egingo dute. Literatura eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eta “datozen egunetan” iragarriko dute programazioa.
Doinuelek 2026ko hitzorduak aurkeztu ditu
Euskarazko Plazen Sareak aurten egingo dituzten euskarazko literatura azokak aurkeztu ditu, Iruñean: Baztango (H)ilbeltza, Oiartzungo Literatura Plazara, Azokitiko Gure Gelatik, Zarauzko Literaturia, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, Sarako Ikusi Mikusi, Oiartzungo Hitzen Lihoa eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka.
Nobela beltzaren hila
Gaur, astelehenarekin, (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Baztango Astea eta Pamplona Negra Literatura eta Zinema Beltzaren Iruñeko jaialdia hasiko dira.
EHU eta Salamancako Unibertsitatea Miguel de Unamunoren heriotza aztertzen ari dira
Nola hil zen Miguel de Unamuno idazlea? Berez hil zen edo hil egin zuten? Idazle bilbotarraren heriotzaren inguruko eztabaida zabaldu da berriz ere, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Salamancako Unibertsitatearen ikerketa batek gertaera argitu nahi du.
EHUko adituek Unamunoren heriotza ikertzeko lantaldean parte hartuko dute
Salamancako Unibertsitatean diziplinarteko ikerketa sustatzeko ekimen bat bultzatzea erabaki du EHUko hainbat sailetako irakasle talde batek. “Unamunoren etxean kriminalitate-zantzu desberdinak agertu izanak EHU interpelatu egiten du USALek abiatu duen ikerketan parte hartzera”, adierazi dute.