Itzulpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"

Susa argitaletxeak iragarri duenez, hizkuntza horietan argitaratuko dute Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen lana.
"Miñan"
Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek ondu dute "Miñan"

“Miñan” liburua, Ibrahima Baldek ahoz eta Amets Arzallusek idatziz jarritako lana, ingelesez, alemanez, italieraz, gaztelaniaz eta katalanez irakurri ahalko da aurki, Susa argitaletxeak, 2019an jatorrizko lana argitaratu zuen etxeak, iragarri duenez.

“Miñan”ek estalita gelditzen den istorio horietako bat du ardatz. Liburu hunkigarrian, Arzallusek idatziz jasotzen du Balderen bizitzako bidaia, berezkoa duen kontaera soil eta biluzian. Balderen ahotan ezagutuko ditugu bere jatorria, beti etortzen ez den etorkizun bat eskuratzeko balentriak, anaia baten bila abiatutako joan-etorriak eta berorietan irekitako zauriak.

Honela kontatu zizkigun Arzallusek, 2019ko abenduan egindako elkarrizketa batean, liburuaren nondik norakoak:

Amets Arzallus: 'Ibrahimaren kontaerak sinpletasunaren magia dauka'

 

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X