Jokin Zaitegi beka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garazi Ugaldek ekarriko du Louise Glück euskarara

Zaitegi saria irabazi du itzultzaile eta idazleak, eta “The wild iris” itzuliko du.
Garazi Ugalde
Garazi Ugalde itzultzaile eta idazleak euskaratuko du "The wild iris"

Garazi Ugalde Pikabeak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AED elkarteak eta Elkarrek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa, berorren arduradunek iragarri dutenez.

Berak euskaratuko du, hortaz, Louise Glück Suediako Akademiak iaz Nobel saridun izendatu zuen estatubatuar poetaren The Wild Iris lana. Emaitza 2021 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Itziar Diaz de Ultzurrunek, Peru Iparragirrek eta Nagore Tolosak osaturiko epaimahaiak hartu du erabakia. 2002an abiarazi zuten Elkarrek eta AED Arrasateko elkarteak Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X