Literaturiak leihoa irekiko dio literaturari
Euskaraz sortutako edo euskarara ekarritako literatura, "herritik eta herrirako egina": hori da Literaturia Zarauzko literatura jaialdiaren ardatza, eta aurten maiatzaren 27tik 29ra gorpuztuko da proposamena.
Ostiralean, 20:00etatik aurrera, Ana Malagon idazleak manifestua irakurriko du, eta Istanbul ikuskizun literarioa egingo dute Oier Guillanek, Lutxo Egiak, Pelaxek, Telmo Trenorrek eta Elena Ramirezek Modelo aretoan. Sarrerak salgai daude, 7,90 euroan.
Larunbatean, Lege Zaharren enparantzan, liburu azoka egingo dute, goizeko eta arratsaldeko txandan, eta liburu aurkezpenak egingo dituzte Azokan bertan (11:30-14:00) eta Garoan (18:20-20:00). Beren lanei buruz jardungo dira, besteak beste, Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez, Anjel Lertxundi, Ane Labaka, Joxean Agirre eta Juan Luis Zabala.
Gainera, 18:00etan Frankenstein agurgarria ikuskizuna taularatuko dute Pettik eta Ana Galarragak Modelo aretoan, eta 22:00etan Ødei musikariak kontzertua abiatuko du Lege Zaharren enparantzan.
Igandean, liburu azoka izango da berriz, eta besteak beste Santi Leonek, Lizar Begoñak eta Goiatz Labandibarrek aurkeztuko dituzte beren lan berriak. Gainera, Literatura unibertsala. Ibilitakotik ibiltzekora mahai ingurua egingo dute Manu Lopez Gasenik, Angel Errok eta Irati Jimenezek, Maialen Lujanbiok rr #5 marrak ikuskizuna eskainiko du (12:30, Merkatu plazako goiko solairuan) eta 17:00etan Elkarrizketa baten soinua eta notak ikuskizuna izango da Modelo aretoan, Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez eta Miren Narbaizaren eskutik.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.