Dolores Redondo, Adania Shibli eta Enrique Vila-Matas, Literaktumeko lehen izenak
Literaktum jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo dute aurten, Donostiako hainbat espaziotan, eta "Letrak zeruertzean" izenburua izango du oraingoan, literaturaren eta gatazka sozial, politiko eta gerren eta horien ondorioen arteko harremanak aztertuko dituen erakusgarri.
Antolatzaileek aurtengo edizioaren izen batzuk iragarri dituzte gaur, asteartearekin: Dolores Redondok Las que no duermen NASH eleberri berria aurkeztuko du azaroaren 18an, Victoria Eugenia antzokian (19:00etan); Adania Shibli idazle palestinarrak Detaile xume bat eleberria aurkeztuko du Okendo K.E.n, azaroaren 22an (19:00); Carmen Mola gizonezkoen hirukoteak El Clan eleberria aurkeztuko du Lugaritz K.E.n, azaroaren 23an (19:00) eta Enrique Vila-Matas Tiempo de silencio Luis Martin-Santosen nobelaz jardungo da azaroaren 14an, 19:00etan, San Telmo Museoan.
Jaialdia hasi aurretik, Literaktum aperitifa izango da, aurten lehen aldiz. Azaroaren 7an, 19:00etan, Ernest Lluch K.E.n izango da hitzordua eta Martin Caparros sortzaile argentinarra eta Antes que nada —bere memoriak biltzen dituen lana— izango dira protagonista.
Azaroaren 5ean emango dituzte aurtengo Literaktum jaialdiaren gaineko zertzelada gehiago antolatzaileek.
Albiste gehiago literatura
Espainiako Kultura Ministerioak Xabier Olarra eta Marian Ochoa de Eribe itzultzaileak saritu ditu
Olarra tolosarrak Itzultzailearen Obraren Espainiako Saria jaso du, eta Maria Angeles Ochoa de Eribe bilbotarrak Itzulpen Onenarena, “Theodoros” Mircea Cărtărescuren eleberria gaztelaniara eramateko orduan egindako lanagatik. Sari bakoitzak 30.000 euroko diru saria dakar.
Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castillok ere irabazi dituzte Euskadi sariak
Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako irabazleak dira, “Termita”, “Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak”, “Txillardegi hizkuntzalari” eta “Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror” lanekin. Joan den astean, Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende idazleek ere jasoko dutela iragarri zuten.
‘Linguae Vasconum Primitiae’, urriaren 11tik aurrera ikusgai Baionako Euskal Museoan
Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da larunbat honetatik urtarrilaren 11ra. 1545ean Bordelen argitaratutako lan hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak berak (Bernart Etxepare) eman dio izena Institutuari. Linguae Vasconum Primitiae lanak 28 orrialde ditu, eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian.
Eider Rodriguez: "Normaltasun nahiaren azpian ezkutatzen den ezinegona agerrarazten saiatu naiz"
Eider Rodriguez idazleak "Dena zulo bera zen" (Susa, 2025) liburua argitaratu du. Lanak sei kontakizun biltzen ditu.
Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren idatzi eta objektuak bildu ditu Bilbon
Idazlearen heriotzaren 50. urteurrenean, Arestik literatura aldizkarietan egin zituen lehen argitalpenak eta objektu ikonikoak jarri dituzte erakusgai Bizkaiko Foru Liburutegian, haren betaurreko ikonikoak esate baterako.
Tere Irastortzaren poemen katalanerako itzulpenarentzat, Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen saria
‘Glosak·Glossar el món’ Manel Rodríguez-Castellok eraman du katalanera, eta Contrabando valentziar argitaletxeak kaleratu du. 4.000 euro jasoko dituzte.
Literatura Nobel saria, László Krasznahorkairentzat
Suediako Akademiak hungariar idazlearen obra goraipatu du, "lan sinesgarri eta irudikorra" baita, "terrore apokalptikoaren erdian artearen boterea berresten duena".
Karmele Mitxelenak eta Laura Chivitek irabazi dute Gipuzkoako Liburu denden Zilarrezko Euskadi saria
Gipuzkoako liburu-saltzaileen ustez, “El ataque de las cabras” (Chivite) eta “Zoriona, edo antzeko zerbait” (Mitxelena) lanek irakurleen bigarren aukera bat merezi dute. Komikien atalean, “Gerra Gazan” albuma (Joe Sacco) aukeratu dute.
Unai Elorriagak, Karmele Mitxelenak eta Maite Rosendek irabazi dute Euskadi Literatura saria
“Francesco Pasqualeren bosgarren arima”, “Aitona Floren” eta “Traba” lanekin bereganatu dute saria, Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren Ilustrazioa modalitateetan.
Lourdes Oñederrak "Azken batean" nobela argitaratu du
Idazle eta hizkuntzalariaren istorioa Elisa eta Elixabete ama-alaben oroitzapen eta zaurietan murgiltzen da. Erein etxean argitaratu du.