"Pleibak" Miren Amurizaren liburuak irabazi du 111 Akademiaren saria
111 Euskal Literaturzaleen Akademiak beren kideen 2024ko libururik gogokoena zein izan den ebatzi du, hirugarren bozketan. "Pleibak" Miren Amurizaren liburua gailendu zaio, iazko liburu onena ebazteko prozesuaren finalean, "Francesco Pasqualeren bosgarren arima" Unai Elorriagaren eleberriari.
Amurizak ekainaren 5ean, ostegunarekin, jasoko du saria, Hika Amasako txakolindegian.
"Pleibak" 2024ko azaroan eman zuen argitara Susa argitaletxeak, eta une jakin batean elkarrengandik aldendu ziren neska gazte biren istorioa du kontagai, paisaia "rural-poligonero" batean eta 1990eko hamarkada amaieran kokatuta.
IRAKURRI Miren Amurizarekin "Pleibak"i buruz izan genuen elkarrizketa.
Miren Amuriza: "Zirkunstantziak deskribatzeak ematen dio egiantzekotasuna kontakizunari"