Karmele Mitxelenak eta Laura Chivitek irabazi dute Gipuzkoako Liburu denden Zilarrezko Euskadi saria
Gipuzkoako liburu-saltzaileen ustez, “El ataque de las cabras” (Chivite) eta “Zoriona, edo antzeko zerbait” (Mitxelena) lanek irakurleen bigarren aukera bat merezi dute. Komikien atalean, “Gerra Gazan” albuma (Joe Sacco) aukeratu dute.
“El ataque de las cabras” Laura Chiviteren lehen eleberria eta “Zoriona, edo antzeko zerbait” Karmele Mitxelenaren lana aukeratu dituzte Gipuzkoa liburu-saltzaileek Zilarrezko Euskadi saria emateko. Sari horren bidez, “urteko literatura ekoizpenean bigarren maila batean gelditu diren kalitatezko lanei bigarren aukera bat eman” nahi diete Gipuzko liburu-dendek.
Komikien eta Album Ilustratuen sailean, “Gerra Gazan” Joe Saccoren (gidoia eta ilustrazioa) eta Julen Gabiriaren (itzulpena) lana aukeratu dute, Astiberrik kaleratutakoa.
Liburu dendetako arduradunek aintzat hartu dute Karmele Mitxelenak (Oiartzun, 1988) “Zoriona, edo antzeko zerbait” lanean erakutsi duen “idazketa barea eta gertukoa”, baita “heriotzaren eta suizidioaren tabuaren aurrean, bizitzei buruzko eleberria batean prosa eraginkorra” erabili izana. Aste honetan bertan, Mitxelenak Euskadi literatura saria jaso zuen haur eta gazte literatura modalitatean, “Aitona Floren” lanari esker.
“El ataque de las cabras” (Random House) Laura Chiviteren (Iruñea, 1995) eleberriak narratzailearen eta izeko Lidiaren arteko topaketa du ardatz; hamarkada bat daramate elkar ikusi barik, eta topo egitean hainbat oroitzapen piztuko dira.
Liburu denden arduradunen elkarteak esan du, komiki eta album ilustratuen atalean Julen Gabiriak itzuli eta Astiberrik kaleratu duen lana sarituta, “Jose Saccoren, munduan komiki-erreportaje onenak egiten dituen egile baten, arte grafikoa eta konpromiso sozial eta politikoa berresten dituen liburu bat” omendu nahi izan duela.
Sariak banatzeko ekitaldia urriaren 22an egingo dute, Erragundia liburu dendan, Donostian.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.