Azaroak 10-23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak

Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.

Eider Rodriguez "Dena zulo bera zen" 
© Ignacio Pérez

Eider Rodriguezek azaroaren 14an aurkeztuko du (19:00) "Dena zulo bera zen", Ernest Luch KEn. Argazkia: © Ignacio Pérez

“Niaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean”. Lelo horren pean, literatura solasaldiak, afari literarioak, bertso saioa, erakusketak, liburu aurkezpenak, Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien sari banaketa, antzerki emanaldi bat, irakurraldi musikatuak, errezitaldiak, ibilaldi literarioak eta Literaktum Txikiaren baitan antolatutako haurrentzako eskaintza proposatuko ditu Literaktum letren jaialdiak Donostian, azaroaren 10etik 23ra.

Idazle asko jardungo dira ekitaldi horietan guztietan, hala nola Juan José Millás, Eider Rodriguez, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Carys Davies, Samanta Schweblin, Lourdes Oñederra, Julen Apella, Ignacio Martínez de Pisón eta Belén Gopegui.

Halaber, Juan Manuel de Pradak, Javier Cercasek, Ignacio Peyrók, Harkaitz Canok, Agata Loth-Ignaciukek, Fernando Navarrok eta Javier Sierrak ere beren libururik berrienak aurkeztuko dituzte Gipuzkoako hiriburuan.

Halaber, Antonio Machado poetaren jaiotzaren 150. urteurrenean, Angel Marcok errezitaldia egingo du, Jane Austen duela 250 urte jaio zela-eta Espido Freirek hitzaldia emango du eta, Virginia Woolfen Dalloway andrearen argitalpenaren mendeurrenaren harira, literatur solasaldiak eta afari literariora egingo dituzte.

Mil ojos esconde la noche. Cárcel de tinieblas Juan Manuel de Pradaren zein Zahartzaroaren maparen bila Arantxa Urretabizkaiaren liburuen aurkezpenak irekiko du egitaraua, azaroaren 10ean, eta Eskusoinu ibiltaria Iñaki Salvadorren eta Miren Gabirondoren kontzertu eszenikoak itxiko du, azaroaren 23an. 

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X