Literatura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da

Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke. 

Antonio Lobo Antunes
António Lobo Antunes 2017an. Argazkia: Efe.

António Lobo Antunes, inoizko portugesezko idazle handienetako bat, gaur, ostegunarekin, hil da, 83 urte zituela. Lobo Antunesek hogeita hamar eleberri baino gehiago eta hainbat kronika bilduma argitaratu ditu.

Lisboan jaio zen Lobo Antunes, familia burges batean. Medikuntza ikasi zuen, eta Psikiatrian sakondu. Armadako mediku gisa, Angolan egon zen, gerra kolonialean, eta bizitzako pasarte horrek betiko utzi zuen itzala bere idazlanean.

1979an, diktadura bukatutakoan, argitaratu zuen bere lehen liburua 'Memória de Elefante', eta handik hilabete batzuetara, urte berean, etorri zen 'Os Cus de Judas', Portugalgo fikzioaren ahots nabarmenen taldean sartu zuen lana.

Haren lanetan, ohikoak dira bakardadea, heriotza, maitasuna, erotasuna eta guerra koloniala. “Expresso” astekariak idazleari eginiko hainbat elkarrizketa berrargitaratu du gaur, eta horietako batean idazteko maneraz mintzo zen: “Irudiak iritsi egiten zaizkit, ez dakit oso ondo nondik eta nola”, esan zuen elkarrizketa horietako batean, eta erantsi zuen memoria zela bere idazkeraren motorea.  

Euskaraz, Alberdania, Igela eta Erein argitaletxeek Gauzen ordena naturala bere nobela argitaratu zuten 2013an, Iñigo Roquek euskaratuta, Literatura Unibiertsala bilduman.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X