Josetxo Ezponda, Los Bichos taldeko liderra, hil da
Burlatako udalak twitter bidez konfirmatu duenez, Josetxo Ezponda hil da. Los Bichos taldeko lider izandakoak bi disko kaleratu zituen bakarrik taldearekin, baina banandu ostean, bakarkako hainbat lan kaleratu zituen. Halere, 90eko hamarkada hasierako indie mugimenduaren sorreraren talde garrantzitsuenetarikoa izan zen.
Kultuzko taldea da Los Bichos eta 2006an jakin genuen azkenengoz beraien inguruko ezer: "1991-1988" (Munster Records) kaleratu zuten orduan, CD bikoitz bat 36 kanturekin, taldearen ibilbideko lau urtetan izandako arrakastekin.
Rockdelux eta Ruta 66 aldizkarien eskutik kritika oso onak jaso zituen taldeak, baina Los Bichosek ez zuen arrakasta masiboa lortu (garairako aurreratuak izan zirela goraipatu zuten) eta bakarkako ibilbide motz baten ostean, ez genuen Josetxo Ezpondaren inguruko albisterik izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.