Jaialdiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salgai daude Azkena Rock jaialdirako bonu bereziak

Ekainaren 20an eta 21ean Gasteizen egingo duten jaialdirako bonuak eskuragarri daude jada. Martxoaren 4ra arte izango dute eskaintza berezia.
Azkena Rock Festival 2014
Azkena Rock Festival 2014

Iragan astean aurreratu genizuen Azkena Rock jaialdiaren 13. edizioa ekainaren 20an eta 21ean egingo dutela. Ohi bezala, Gasteizko Mendizabalak hartuko ditu kontzertu garrantzitsuenak, eta oraindik han arituko diren taldeen izenak iragarri ez dituzten arren, dagoeneko salgai daude jaialdirako sarrerak.

Hain zuzen ere, 56 euroren truke eskuratu daiteke Azkena Rock Festival 2014 jaialdirako bonu berezia, gaurtik martxoaren 4ra bitartean. Gainera, Passport ARF agiria dutenek 5 euroko beherapena izango dute.

Sarrerak Ticketmaster Sarean, 902 15 00 25 telefono-zenbakian, FNAC eta Carrefour dendetan, Halcon Bidaiak bulegoetan eta Atrapalo atarian daude salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X