Macy Gray, Billy Bragg, Thurston Moore eta FM Belfast, BIME Livera
The National eta Placebo kartelburuak iragarrita eta bigarren lerroa zehaztuta (Mogwai, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Imelda May…) dituztela, BIME Liveko antolatzaileek urriaren 31n eta azaroaren 1ean BECen egongo dire talde gehiago iragarri dituzte: Macy Gray, Billy Bragg, Thurston Moore eta FM Belfast.
Macy Gray soul berriko ahots azpimarragarrienen artean sartu dute aditu askok. Grammy sari bat irabazi eta milioika disko saldu ditu nazioartean konposatzaile, interprete, ekoizle eta aktoreak. URriaren 7an ‘The Way’ disko berria argitaratuko du.
Bestalde, Billy Braggek (Barking, Essex, 1957) The Clashen eta horien inguruko taldeen eraginpean abiatu zuen ibilbide musikala, punk-rockaren arloan eta ideologia iraultzaileen oihartzunera lerratuta. 80ko hamarkadan ‘anti-folk’ politikoaren izen nagusietakoa izan zen, mezu politikoei esker. 1998 eta 2000. urteetan, Wilcorekin batera, Woody Guthrie AEBko musikari mitikoaren omenezko kantuak grabatu zituen.
Bestalde. Thurston Moore Sonic Youth taldearen sortzaile, kantari, gitarrista eta konposatzailea izan delako da ezagun, baita Ecstatic Peace diskoetxea martxan jarri zuelako ere. Thurston bera eta Kim Gordon banatu eta gero Sonic Youthek 2011an jarduera eten zuela eta, Moore bakarka jotzen hasi zen, aurretik egin zuen bezala.
Horiez gain, FM Belfast islandar taldea ere egongo da BIMEn. Estudioko hiru disko grabatu ditu taldeak, eta, zenbait kazetariren iritziz, “gaur egungo talde elektroniko nagusietako bat dira”.
Jaialdiko bi egunetarako bonuak 57 euroan eros daitezke irailaren 4ra arte.
Oraingoz, talde hauek iragarri dituzte jaialdirako: The National, Placebo, Mogwai, Macy Gray, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Billy Bragg, Imelda May, Thurston Moore, Delorean, FM Belfast, The Orwells, Jeff The Brotherhood, Zea Mays, Fuel Fandango, La M.O.D.A., Go Go Berlin, Audience, Dawn Landes, The Coup, Joe La Reina, Chris Garneau, Smile, My Sad Captains, Tania de Dousa, Señores, The Weapons, Gose, John Berkhout eta Kometa.
Zure interesekoa izan daiteke
Joaquin Sabina euskal publikoa agurtzen hasi da
Ostiralean euskal publikoari behin betiko agur esan aurretik (egun horretan kontzertua du, BECen ostera ere), “Hola y adiós” Joaquin Sabinaren azken bira BECera iritsi da bart. “Lágrimas de marmol” kantua aukeratu zuen emanaldia abiatzeko.
Su Ta Garrek “Jaiotze basatia” diskoaren 35. urteurrena ospatuko du 2026an
Eibarko metal taldeak kontzertu berezi batzuk joko ditu estudioko bere lehen diskoaren urtebetetzea gogoan, lehenengoak Bilbon eta Gasteizen.
Anastaciak Donostian eta Iruñean joko du
Kantari estatubatuarrak "Our songs" diskoa aurkeztu, eta bere errepertorioko abesti nabarmenetako batzuk eskainiko ditu emanaldiotan. Kontzertuetarako sarrerak (urriaren 22an Kursaaalen eta urriaren 25ean Baluarten) azaroaren 7an jarriko dituzte salgai.
Maurice Ravel musikari ospetsuaren omenezko eskultura inauguratu dute Donibane Lohizunen
Ziburun jaio bazen ere, denbora asko igaro zuen bere bizitzan zehar Donibane Lohizunen. Artista euskaldunaren jaiotzaren 150. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi egin dituzte urte osoan; larunbat honetan, eskultura bat inauguratu dute, eta bertan izango da ikusgai hemendik aurrera. Romain Tiercin egilearen esanetan, Ravelen ondareak "mundua argitzen segitzen du".
Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketa
AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.
9 herrialdetako hamahiru abesbatza, Tolosan kantuan
Zortzi ganbera abesbatzak eta bost ahots taldek kantu erlijioso eta profanoak interpretatuko dituzte Gipuzkoako lehiaketaren 56. edizioan.
Urtz: "Iragana hil baino lehen" (2025)
"Urtzen" Urtz taldeak azaroan kaleratuko duen diskoaren lehen aurrerapena da "Iragana hil baino lehen" taldearen kantu klasikoaren bertsio berria. "Urtzen" lanak taldearen hamabost kanturen moldaketa berriak eta kantu berri bat bilduko ditu, guztiak ere bertsio "akustiko eta intimoagoan".
Leire Martinez: “Arrakasta bat ospatzen ari ginen eta konpainiako presidenteak esan zidan: 'Horiek bai titiak!'"
La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohiak industria eraldatzen duten emakumeei buruzko hitzaldi batean parte hartu du. Emakumeek pairatzen dutenaren adibide gisa, diskoetxe bateko zuzendari batekin bizi izan zuen gertakari bat kontatu du.
Fito: "Atsegin dut jendeak Fito & Fitipaldisen soinua identifikatzea"
Arratsaldean BIME musika-azokaren baitan publikoarekin topaketa bat egin aurretik, Fitok "El monte de los aullidos" fitipalditarrekin batera kaleratu duen zortzigarren diskoari buruz hitz egin digu.
Ruper Ordorika: "Neure sasoi bat adierazten du disko honek, argi-itzalekin"
Oñatiar musikariak "Lurra ikutu barik" diskoa grabatu du, Leo Abrahams, Joh Thorne eta Kenny Wollesen musikariek lagunduta. Hamaika kantu biltzen ditu CD eta binilo formatuetan eskuratu ahalko den diskoa, eta Elkar argitaletxeak argitaratu du. Laster abiatuko du aurkezpen-bira Ordorikak. Ikusi Maite Eskarmendi kazetariak "Egun On" saioan egin dion elkarrizketa.