Kontzertu bereziak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Su Ta Garrek “Jaiotze basatia” diskoaren 35. urteurrena ospatuko du 2026an

Eibarko metal taldeak kontzertu berezi batzuk joko ditu estudioko bere lehen diskoaren urtebetetzea gogoan, lehenengoak Bilbon eta Gasteizen.

Su Ta Gar (Jaiotze basatia)
"Jaiotze basatia" diskoaren azala

2026an, 35 urte beteko dira Su Ta Gar Eibarko laukoteak Jaiotze basatia diskoa kaleratu, eta euskarazko heavyaren oinarriak jarri zituenetik. Orduan ezagutu zituen publikoak “Begira”, “Mari” eta “Jo Ta Ke” kantuak, besteak beste.

Urteurren horren kariaz, taldeak datorren urtean “kontzertu berezi batzuk” emango dituela iragarri du, eta zehaztu du lehenengo biak Bilbon (Santana 27, urtarrilak 2) eta Gasteizen (Jimmy Jazz, urtarrilak 5) izango direla.

Sarrerak azaroaren 4an jarriko dituzte salgai, 10:00etan, 23 euroko prezioan (+ “banaketa gastuak”). 

Zure interesekoa izan daiteke

Neomak taldea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Neomak: "Beldurrek eragiten dizkiguten zalantzei abestu diegu"

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua laukote bilakatuta dator "Lazturak orbain" bigarren diskoa aurkezteko. Alaitzek, Garazik, Iratik eta Leirek, nolanahi den, Etxahun Urkizu (bateria) eta Eider Villalba (teklatua eta ahotsak) musikarien laguntza izango dute zuzenekoetan.  "Orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan ditugu", esan diote Asier Otegui kazetariari "Egun On" saioan, "eraldaketa agerian utzi; indargune direla azpimarratuz, ahultasun gisa hartu beharrean, hausturak eta konponketak historiaren parte baitira".

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Kanthoria eta Auto-tunea", euskarazko musikaren historia entzungai eta ikusgai, Bilbon

Azaroaren 6tik abenduaren 4ra, Bilboko Abando Udaltegiak "Kanthoria eta Auto-tunea" Musika Bulegoak paratutako erakusketa hartuko du. Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu-sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta bidaia bat proposatzen du ahozko tradizioan jasotako lehen kantuetatik hasi eta musika sortzeko forma hibrido eta digital berrietara arte. Erakusketak material dokumentalak, irudiak eta entzuteko gailuak konbinatzen ditu.  Musika; Bereterretxeren khantoria (Kalakan + Euskadiko Orkestra), Bertso Hop (Negu Gorriak), Tesla bat sutan (Merina Gris + Gorka Urbizu).  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X