Kutxa Kultur Festibalak, Donostia hartuko asteburuan
Gipuzkoako hiriburua urteko musika jaialdi garrantzitsuenaren biltoki da. Kutxa Kultur Festibala jaialdiaren hirugarren edizioak Igeldoko jolas-parkea hartu du eta asteburu osoan zehar musika da protagonista.
Duela pare bat aste izandako azken orduko aldaketa bat salbu, hasiera batean iragarritako taldeak arituko dira bertan, irailaren 5ean eta 6an. Hain zuzen ere, familia arazoak direla-eta Donostiako kontzertua bertan behera utziko zuela jakinarazi zuen !!! (Chk Chk Chk) taldeak duela egun batzuk, eta haien lekua Los Planetasek beteko zuela aurreratu zuten orduan jaialdiko antolatzaileek.
Gainera, The Wombats, Lori Meyeres, Toy, Reptile Youth, El Columpio Asesino, The Pains Of Being Pure At Heart, Jacco Gadner, Wye Oak, Natural Child eta Sean Nicholas Savage igoko dira oholtza gainera.
Bestalde, gertuko artistentzat ere egongo da tokia, Grises, Bide Ertzean, Perro, Gose, Correos, Mild eta Cabezafuego egongo baitira han.
Gaztea, jaialdian
Jaialdiak iraungo duen bi egunetan Ainhoa Urretabizkaia kazetaria Igeldon izango da han jazotzen den guztia zuzen-zuzenean emateko.
Bestelako ekimenak
Kutxa Kultur Festibala jaialdiak eskaintza zabala eramango du Donostia osora egun horietan, hainbat DJren saioak eta kontzertu paraleloak antolatu baitituzte horren arduradunek.
Hiri osora eraman nahi dute musika, eta, horregatik, emanaldiak Igeldotik kanpo ere izango dira, hala nola Gasteszenan, Dokan, Kelerren egoitzan eta Garoa liburu-dendan.
Irailaren 4an, 19:30ean, Grises taldeak kontzertu akustikoa eskaini du Kelerrek Donostian duen egoitza berrian. Biharamunean, Kutxa Kultur Festibalak Reggae After Partyn jarraituko du Igeldon hasitako martxak, 01:00etik 06:00etara, Dokan, Revolutionary Brothersen eskutik. Halaber, Gasteszenan, 01:00etik 07:00etara, Guille Millkwayk (La Casa de Azul), Lory Meyersek eta Göok pintxatu dute.
Irailaren 6an, Dokan, Kigo & Fabianni eta Primo arituko dira elektronika eta hip hopa jartzen, eta DJ Eme eta Cabezafuegok eta El Columpio Asesino DJ Setek berotuko dute giroa Gasteszenan.
Bestalde, irailaren 7an, Garoa Groseko liburu-dendak Rober Ellisen kontzertu bat hartuko du. Sarrerak 10 euroan salduko dira.
Sarrerak
Jaialdia hasi arte, 32 euroan egongo dira salgai bi eguneko bonuak. Egun horretatik aurrera, egun bakarreko sarreren salmentari ekingo diote. Eguneko sarrerak 20 euroan eskuratu ahal izango dira.
Kontzertuak eta ordutegiak
Azken orduko aldaketen ostean, hauek dira kontzertuen ordutegiak:
Irailak 5
Keler agertokia
18:15 GRISES
20:00 TOY
21:45 LORI MEYERS
23:30 THE WOMBATS
Kutxa Kultur Musika agertokia
16:00 LADRONES DE GUITARRAS
17:30 THE ANIMAL WITHIN
19:15 BASSMATTI & VIDAUR
21:00 SEAN NICHOLAS SAVAGE
22:45 NATURAL CHILD
Red Bull agertokia
16:45 MILD
17:30 CORREOS
19:15 BIDE ERTZEAN
21:00 INDIGO
22:45 BUKOWSKI DJak
Antzokia
22:45 LUKE AMSTRONG
ARTEUPARTE STAGE
17:00 THE WIRED DJ?S
19:15 LUIS RAMIRO
Irailak 6
Keler agertokia
16:45 GOSE
18:15 THE PAINS OF BEING PURE AT HEART
20:00 EL COLUMPIO ASESINO
21:45 REPTILE YOUTH
23:30 LOS PLANETAS
Kutxa Kultur Musika agertokia
16:00 HYEDRA
17:30 ACIDO C
19:15 CHASE THE MAYHEM
21:00 FRANK FRANK
22:45 FRANK
Red Bull agertokia
17:30 CABEZAFUEGO
19:15 PERRO
21:00 MERY MAY
22:45 BUKOWSKI DJa
Antzokia
22:45 KOKOSHCA
Arteuparte Stage
17:00 PRIMO DJ
19:15 PANDAMOMO
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.
Bryan Adamsek BECen joko du azaroaren 13an, "Roll With The Punches 2026" biraren barruan
Sarrerak martxoaren 6an, 10:00etan, jarriko dira salgai, 43 eurotik aurrera harmailetan eta 62 eurotik aurrera pistan.
Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak
Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.
Ruben Bladesek Gasteizko jazz jaialdian joko du
Panamar musikaria uztailaren 17an arituko da, Mendizorrotzan, 20 musikariko big band batek lagunduta.
Janus Lesterrek disko eta bira berriak iragarri ditu
2026ko abenduan aurkeztuko du musikari nafarrak disko berria, Euskalduna Jauregian (hilak 19) eta Donostiako Kursaalen (hilak 26).
Mari Puri Herrerok egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Musika jaialdiaren 87. edizioa abuztuaren 2tik 30era egingo dute, eta bilbotar artista arduratu da horren irudia diseinatzeaz. Juan Diego Florez perutar tenorraren kontzetu batek inauguratuko du jaialdia.
132 kantari amateurrek osaturiko abesbatza, Euskadiko Orkestrarekin entseatzen
Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioa bide erdira iritsi da, eta dagoeneko egin dute herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena. Bi hilabetez, asteazkenero, 600 hautagairen artetik zozketa bidez aukeratutako 132 abeslari ez-profesional ari dira lanean, Euskadiko Orkestrarekin batera oholtzara igotzeko.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.