Tom Hagen (LTI) argazkilaria Bilbao BBK Live jaialdian barneratu da
Zure interesekoa izan daiteke
Grammy sarien 68. edizioko palmaresa
Kendrick Lamar bereganatu ditu sari gehien Grabazio Arte eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Nazionalaren sarien gauean.
Grammy sariak irabazi dituzten artistek ICEren aurka egin dute oholtza gainetik
Grammy sarien 68. edizioa Los Angelesen egin dute, eta Bad Bunny eta Billie Eilish bezalako artistek ICEri egindako kritikak egin dituzte oholtza gainetik. Gainera, Kendrick Lamar eta Olivia Dean ere sarituen artean daude.
Bruce Springsteenek ICE Minneapolisen zabaltzen ari den indarkeriaren kontrako abestia argitaratu du
Streets of Minneapolis bi egunean idatzi eta grabatu du New Jerseyko musikariak, “hiria suntsitzen ari den Estatu-izuaren” aurrean, eta “bizilagun migratzaile errugabeei eta Alex Pretti eta Renee Goodi”, AEBko Immigrazio Kontrolerako eta Aduanetarako Zerbitzuaren esku hildako herritarrei, eskaini die.
Neil Youngek bere musika doan jarri du groenlandiarren eskura
Kanadar musikariak bere katalogoa Amazon Music plataformatik aterako duela ere iragarri du, eta kantu horiek eta hainbat film Groenlandiako herritarrei urririk lagatzea erabaki du, AEBren anexio mehatxuaren aurrean.
Elkar argitaletxea zigortu dute, Hertzainak taldearen kantuak baimenik gabe ustiatzeagatik
Donostiako merkataritza epaitegi batek 21.473,05 euroko kalte-ordaina aitortu die taldeko hiru kideri, “kalte ekonomiko eta moralagatik”. Epaia ez da irmoa, eta helegitea aurkez daiteke Gipuzkoako Auzitegian.
Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran
Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita".
Abian da Euskal Herriko Orkestra Barrokoa
Euskal Herriko eta kanpoko musikariez zein musika barrokoaren interpretazioan formatzen ari diren gazteez osatuta dago taldea. Otsailaren 26an Arriaga antzokian (Bilbo) eta otsailaren 28an Kursaalen (Donostia), "Masquarade" ikuskizuna aurkeztuko dute. Enrike Solinis zuzendari artistikoak gidatuta, entsegu irekia egin dute Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”
Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek. Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.
Soziedad Alkoholika eta The Toy Dolls, Bonus Track Durangoko jaialdian
Landako Guneak jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du apirilaren 18an, eta oholtza gainean izango dira Segismundo Toxicómano, Kaos Urbano, Kaotiko, Josetxu Piperrak, Juantxo Skalari, El Último Ke Zierre, Manifa, Alfredo Piedrafita, Dinamita eta Disolventex.
ABAOk “Werther” Jules Masseneten opera taularatuko du urtea hasteko
Celso Albelo, Annalisa Stroppa, Lucía Iglesias eta Angel Odena izango dira frantziar erromantizismoaren lan gailenaren lau emanaldiotako (urtarrilak 17, 20, 23 eta 26, Euskaldunan) protagonistak.