LAU EMANALDI

Gorde
Kendu nire zerrendatik

ABAOk “Werther” Jules Masseneten opera taularatuko du urtea hasteko

Celso Albelo, Annalisa Stroppa, Lucía Iglesias eta Angel Odena izango dira frantziar erromantizismoaren lan gailenaren lau emanaldiotako (urtarrilak 17, 20, 23 eta 26, Euskaldunan) protagonistak. 

"Werther" opera Boloniako antzerkiaren bertsioan.

"Werther"en Comunale di Bolognaren ekoizpena. Argazkia: Rocco Casaluci.

ABAO Bilbao Opera, Operaren Lagunen Biboko Elkarteak, Werther Jules Massenenten lanaren, Frantziako erromantizismoaren opera nagusiaren, lau emanaldi programatu ditu urtea abiatzeko. Werther gaztearen sufrimenduak Goetheren lan epistolarrean oinarrituta, Werther poetaren, Charlotte gaztearen eta Albert azken horren senargaiaren arteko maitasun hirukia kontatzen du.

Bilbon, lau emanaldi egingo dituzte, urtarrilaren 17, 20, 23 eta 26an. Larunbatean, hilak 17, 19:00etan hasiko dira, eta gainerako egunetan, 19:30ean.

Taula gainean, Ceslo Albelo tenorra, Annalisa Stroppa mezzosopranoa eta Angel Odona baritonoa egongo dira, Carlo Montanaro maisuari jarraituko dion Bilboko Orkestra Sinfonikoa lagun dutela.

Leioa Kantika Koralak ere hartuko du parte, Basilio Astulezek gidatuta, eta lagunduko dute Comunale di Bolognaren ekozipen “moderno eta iradokitzailearen edertasun eszeniko handia” publikoari helarazten.

Sarrerak salgai daude, 26 eta 291 euro arteko prezioan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X