Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goran Bregovicek Baluarten taularatuko du bere balkandar unibertsoa

"Ezkontza eta Hileten Bandak" lagunduta, igandean joko du Iruñean. Sarreren prezioa 18 eta 32 euro artekoa da.
Goran Bregovic igandean izango da Iruñean. Argazkia: Nebojsa Babic.
Goran Bregovic igandean izango da Iruñean. Argazkia: Nebojsa Babic.

Goran Bregovicek, “Ezkontza eta Hileten Banda” lagun, “Champagne for gypsies” bere azken lana aurkeztuko du igandean, hilak 3, 19:00etatik aurrera, Iruñean, Baluarte Fundazioaren denboraldiaren barruan.

Sarrerak ohiko bideetatik lor daitezke, 18 eta 32 euro arteko prezioan. Gainera, Gazte Txartela daukatenek 5 euroan erosi ahalko dituzte txartelak 3. gunean, ostiraletik aurrera, betiere, noski, guztiak bukatuta egon ezean.

Serbiar musikariak ijitoen doinuak berreskuratzeko lanean jarraitzen du, serbiar odisea zabaltzen, “Ezkontza eta Hileten” orkestra ondoan duela.

Azken bi diskoetan, “Alkohol” eta “Champagne for gypsies”en, are nabarmenagoa da jai giroa, bozkariorako deia. “Ijitoen garaia” Emir Kusturicaren filmaren soinu bandan debuta egin zuenetik, Bregovic ikonoa da, eta munduko hamaika agertokitan jaso dituzte dagoeneko bere zuzenekoen soinu eztanda. Europa ekialdeko kulturen uztarketa eramango du nafar hiriburuko aretora artista balkandarrak.

Bregovicen gitarra eta konponketak gidari, orkestran bulgariarren ahotsak, metal tresnen fanfarrea eta bonbo ezinbestekoa daude orkestran, soinu tradizionalak gaur egunera ekartzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

zetak mitoaroa pello reparaz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zetakek erresistentziaren, oroimenaren eta irudimenaren gotorleku bilakatu du San Mames

2084an kokatutako distopia futurista baten bidez, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta performancea uztartu zituen bart Zetak taldeak San Mamesen, 40.000 ikusleren aurrean. Une hunkigarrienetakoa Jose Angel Iribarrek eta Inaxio Kortabarriak estadioko pasabide nagusia zeharkatu zutenekoa izan zen, ikurrina eta Nafarroako bandera eskuetan hartuta, 1976ko Atotxako desobedientzia-ekintza gogora ekarriz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X