Ekainak 17 eta 18, Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkena Rock Festival jaialdiko kontzertuak, egunez egun

Primal Sream eta Danzig ekainaren 17an arituko dira; The Who eta Imelda May, berriz, hilaren 18an.
Azkena Rock 2014. Argazkia: Tom hagen
Azkena Rock 2014. Argazkia: Tom hagen

Ekainaren 17an eta 18an Gasteizen egingo duten Azkena Rock Festival jaialdiak atzo itxi zuen aurtengo edizioko kartela, eta gaur bertan eman du kontzertuen banaketaren berri.

Fields of the Nephilim, The Vintage Caravan eta Sumisión City Blues taldeen zuzenekoak iragarri ostean, egun bakoitzean kartela nola geldituko den zehaztu dute.

Ostiralean, ekainaren 17an, Primal Scream eta Danzig igoko dira oholtza gainera, eta egun bat geroago aseko du The Who taldeak jarraitzaileen rock egarria. Larunbatean, Imelda May, Radio Birdman eta Refused taldeen txanda ere izango da.

Egunez eguneko banaketa

azkena rock 2016

Sarrerak

Bi eguneko bonua 76 euroan dago salgai, eta 10 euro gehiago ordainduta bertan kanpatzeko aukera izango dute Azkena Rockera joaten direnek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X