Jaietarako musika ez sexista proposatu du Emakundek
Rapa, rocka, reggaetoia, heavya edo ska ez dira, noski, musika matxistak, horrelakorik ez baita existitzen (berorien bidez zabaltzen den mezuan dago koska), baina jai giroan entzuten ditugun kantu askoren hitzak sexistak izaten dira, matxistak. Horren aurka egiteko eta aurreiritziak apurtzeko, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak denetariko 200 kantu ez sexistako zerrenda sortu du Spotifyn.
Beldur Barik programaren barruan, estilo guztietako kantuak jarri ditu Emakundek txosnen, tabernen eta herritar guztien esku, “musika eredu berriak ikusgarri egin eta emakumeek musikan duten lekua aldarrikatzeko”.
Horien artean daude Kashbad (“Ni izateko”), Lady Gaga eta Beyonce (“Telephone”), Zaz (“Je veux”), Le Tigre (“Viz”), Amparanoia (“You know what I mean”), Fugazi (“Suggestion”), Maixa eta Ixiar (“Emakume jaio nintzen”), M.I.A. (“Bad girls”), Esne Beltza (“¿Quién manda aquí?”), Patti Smith (“People have the power”), Tremenda Jauria (“Tú no eres mi papi”), La Basu (“Quiero ser libre”)…
Zerrendak argi uzten du aukerak egon badaudela edozein girotan mezu sexistarik ez hedatzeko eta jaiak balore positiboak sustatzen dituzten kantuen bidez girotzeko.
Albiste gehiago musika
Ura Bere Bidean ekimenak emozioz eta sorpresaz bete du BEC, 11.000 pertsonarekin
Emozioa eta sorpresak ez dira falta izan bart BECen. 11.000 lagunek bete dute aretoa, Ura Bere Bidean ekimenarekin bat eginez. Euskal musikaren parte hartze zabala du aurtengo edizioak, urtero bezala Bilboko Orkestra Sinfonikoak lagunduta.
Ura Bere Bidean bueltan da, Evaristorekin, Leire Martinezekin, Sukenarekin eta Zea Maysen "Elektrizitatea"rekin
Musika sinfonikoa eta euskal musikaren klasiko herrikoiak batzen dituen kontzertua ezinbesteko hitzordua bihurtu da dagoeneko Euskal Herriko musika denboraldian. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta 24 talde eta artistak baino gehiagok euren musika uztartuko dute ostiral-larunbatetan, urriaren 24an eta 25ean.
Beste kontzertu bat emango du La Oreja de Van Gogh taldeak BECen
Donostiako taldeak 2026ko birako sarrerak agortzen eta data eta leku berriak iragartzen jarraitzen du. Abenduan BECera itzuliko dira.
Gorka Urbizuk “Bakan II” lan laburra kaleratu du
Nafar musikariak Abbey Road estudio mitikoetan grabatutako bi kantu bildu ditu bere disko berrian: “Diamantea” eta “Zilarra”.
Gorka Urbizu, EP berriarekin "urduri, liberatuta eta emozionatuta"
Gorka Urbizu musikariak bi kantuko EP bat kaleratu du gaur, "Bakan II". "Diamantea" eta "Zilarra" abestiak Abbey Road Londresko estudio mitikoetan grabatu ditu. Maite Eskarmendi Egun On saioko kazetariak elkarrizketa egin dio Urbizuri, aurkezpen ekitaldiaren aurretik.
Latzen: "Memento mori"
Oñatiar taldea bueltan da! 1998an atera zuen "Ardi larruz" estudioko beren aurreko diskoa, duela 27 urte, eta orain "Memento mori" aurkeztu dute, "Denboraren orbainak" disko berria izango denaren lehen aurrerapena. Laukoteak Zorrotzan eta Hatortxu Rocken eman zituen etapa berri honetako lehen kontzertuak, eta, disko berria besapean, emanaldi gehiago egongo direla aurreratu dute.
Saldu egin dituzte La Oreja de Van Goghen kontzertuetarako sarrera guztiak, eta iragarri dute Barakaldon, Donostian eta Iruñean emanaldi gehiago egingo dituztela
Donostiako taldeak iragarri du hiru kontzertu gehiago egingo dituztela Euskal Herrian: maiatzaren 10ean, Barakaldon (BEC); abuztuaren 1ean, Donostian (Illunbe); eta azaroaren 21ean, Iruñean (Nafarroa Arena).
“La forza del destino” Verdiren operarekin irekiko du denboraldia ABAOk
Lau funtzio egingo dituzte, urriaren 25ean, hasita. Espainiako Gerra Zibilean girotu dute Giuseppe Verdiren drama erromantikoa.
La Oreja de Van Goghen birako sarreren salmentaren hasiera atzeratu dute
Amazon Web Services zerbitzarien akats masibo batek zerbitzutik kanpo utzi ditu milaka webgune mundu osoan, eta taldeak 16:00etara arte atzeratu du salmenta abiatzeko ordua, eguerdirako aurreikusita bazegoen ere.
La Oreja de Van Gogh taldeak maiatzaren 9an ekingo dio itzulerako birari, BECen
Donostiako taldea uztailaren 31n arituko da Gipuzkoako hiriburuan, Illunben, eta azaroaren 20an, berriz, Iruñean. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, urriaren 20an.