Berri Txarrak, disko berria grabatzen
Berri Txarrak taldeak disko berria kaleratuko du 2017an. Bideo baten bidez iragarri dutenez, The Blasting Room estudioan dira, Bill Stevenson ekoizlearen eskutik disko berria grabatzen.
Hain zuzen ere, Stevenson, taldeak 23 urteko ibilbidean bederatzigarren diskoa izango dena grabatzeko aukeratu duen ekoizlea, Denbora da poligrafo bakarra lan hirukoitzeko diskoetako batez arduratu zen, punk rock soinu handiena duenaz.
Stevenson The Descendents taldeko bateria da, eta, nahasketa mahaiaren bestaldean, punk rock (NOFX, Lagwagon, Rise Against, Zeke, Anti-Flag, Propagandhi...) eta metal (As I Lay Dying, Stick to your guns, Puddle of Mudd...) estiloetako disko askoz arduratu da, Fort Collinsen (Colorado, AEB) duen estudioan.
Hain zuzen ere, Berri Txarrakek bira egingo du irailaren 7tik 13ra Ipar Amerikan, eta kontzertuetako batzuetan The Descendentsen artista gonbidatua izango dira.
ua izango dira.Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko